Maiatzaren 29tik 31ra, OCR oztopo lasterketaren Europako lehiaketa egin da Irunen. Erdigunea Larreaundiko futbol zelaian izan dute. Giroa, berriz, pil-pilean zen Irunen. Ertzaintzak bere polizia eredua zein den erakutsi berri du Sumud Flotillako euskal biktima zaurituei egurra banatuz. Bada, Palestinako genozidioaren erdian, Israelek, Europan ere ez dagoenak, lehiaketan parte hartzen zuen. Maiatzaren 28an, parte-hartze hori bezala, euskal lasterkarien ordezkaritza...
Galesko eta Eskoziako parlamentuetarako hauteskundeak egin dira maiatzean. Emaitzek zundaketak berretsi dituzte, eta bertako alderdi abertzaleek garaipen argia eskuratu dute. Ingalaterraren aldean, non udal‑hauteskundeetan Nigel Farageren REFORM UK eskuin muturraren alderdia nagusitu den, Galesen eta Eskozian alderdi independentistak (PLAID CYMRU eta SNP, hurrenez hurren) izan dira bozkatuenak. Bi nazio zelten eta Ingalaterraren arteko arrakala politiko eta soziologikoa gero eta...
Iazko hitzaldi-ziklo arrakastatsuaren ostean (“Abertzaleak”), 2025-2026 ikasturterako ekimena errepikatu nahi izan dugu euskara ikergai hartuta. Gure jarraitzaileek ondo dakitenez, euskara baita gure abertzaletasunaren ardatza, nazio euskaldunaren oinarria. Sarritan aipatu dugunez, euskal nazioaren etorkizuna guk euskararen etorkizunari guztiz lotuta dakusagu: euskara indartzen baldin bada, pultsu nazionala ere indartuko dugu.
“Euskara bidegurutzean” hitzaldi-zikloaren bidez gure hizkuntzaren egoera, hitzaren zentzu zabalean, ezagutu eta...
Edurne Alegria eta Jonjo Agirre
2026-04-24an, ZUZEU.
Berria egunkarian (2026-04-17) Maitane Arnosok eta Leire Amenabarrek idatzitako “Euskara eta bizileku baimena: integrazioaz hitz egiteko zenbait hausnarketa” artikuluak, hainbat gogoeta iradoki dizkigu.
Hasteko, Euskal Herriko bertako administrazioek ez dute immigrazioren gaineko eskumenik. Beraz, Madrilen edo Parisen erabakitzen dute zenbat etorkin (eta zein jatorrikoak) etor daitezkeen gurera, baina geure erakundeek ez.
Bigarrenik, gaur egun gure Herrian bizi...