GASTEIZKO LEGEBILTZARREAN EHUNEKO EHUN EUSKARAZ

NAZIOGINTZA Taldeak, Gasteizko Legebiltzarrean euskarak duen presentzia urriarekin kezkatuta (%25 inguruko erabilera besterik ez dauka) ekimen bat martxan jarri zuen 2018ko hasieran, parlamentari euskaldunek euren mintzaldi eta eztabaidetan gure hizkuntza beti erabil zezaten. Legebiltzarrean euskara hutsez hitz egiteko. Hori burutzeko ez dago inongo arazorik, Legebiltzarreko saioetan itzulpen zerbitzua badagoelako, eta euskara ulertzen ez duten parlamentariek eragozpenik gabe saioak erdaraz jarraitu ditzaketelako.

NAZIOGINTZAk eskaera pertsonalizatua luzatu zien Eusko Legebiltzarreko parlamentari euskaldun guztiei, gonbidatuz euren mintzaldiak euskara hutsez burutzeko. Era berean, agiri bat prestatu zuen ekimena azalduz, behean duzuena. Agiri horretan hainbat euskaldun ospetsuk euren atxikimendua eman zuten.

Kanpaina bukatuta, 300 atxikimendu inguru jaso genituen (293, zehatz esanda). Mila esker horiei guztiei!

Eusko Legebiltzarra euskalduntzeko gure alea jarri dugu kanpaina honen bidez.

AGIRIA