AUTODETERMINAZIOA. NBE-REN 1966KO NAZIOARTEKO BI ITUNEN ESTATU SINATZAILEEN ZERRENDA ETA HAIEN ZURIKERIA EDO JOKAMOLDE MALTZURRA

Argazkia: El Orden Mundial

MIKEL URKOLA ELIZEGI

1966. urtean Nazio Batuen Erakundeak Nazioartean eragina duten bi Itun garrantzitsu aldarrikatu zituen: a) Eskubide Zibil eta Politikoak jorratzen dituena, 53 artikulu dituena; eta b) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalak finkatzen dituena, 31 artikulu dauzkana. Bada, 1977. urtean espainiar estatuak bi itun horiek onartu eta orduko Espainiako Errege Juan Carlos I-ak biak izenpetu zituen. Bi itun horiek ezberdinak dira, baina bien lehen artikulua, hitzez hitz, berbera da eta Herrien Autodeterminazio Eskubidea aldarrikatzen du. Hori da, hain zuzen, guri interesatzen zaigun gaia. Itun bi horien lehen artikuluaren 3. paragrafoan zera diote: Itun honekin bat egiten duten Estatuek (…) autodeterminazio eskubidea bultzatuko dute, eta eskubide hori errespetatuko dute, Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz”

Gai honi buruz Jose Antonio Obietak dioenez (J. A. Obieta “El derecho humano de la autodeterminación de los pueblos”, Tecnos arg., Madril, 1985, 58 or.):Itun hauek, Adierazpen Unibertsalarekin gertatu zenaren kontra, aho batez eta inolako abstentziorik gabe onartu ziren:  Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna, aldeko 105 botorekin eta kontrako botorik gabe onartu zen; eta Eskubide Zibil eta Politikoen Ituna, aldeko 106 botorekin eta kontrako botorik gabe.” Bi Itun hauek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin batera -1948an aldarrikatu zena- Giza Eskubideen Nazioarteko Itun deritzona osatzen dute.

Bestalde, Nazio Batuen 1966ko bi Itun hauek badute beste berezitasun garrantzitsu bat: malguak dira denborari dagokionez. Itunen onarpenerako erabili duten metodoa jarraikia edo progresiboa da eta jarraikortasun horrek ahalbidetzen die estatuei Itunekin bat egiteko une aproposa askatasunez aukeratzea. Hala, Nazio Batuen Erakundeak munduko Estatu guztiei beren adostasuna eta onarpena agertzeko aukera eman zien 1966. urteaz geroztik, hala nahi bazuten. Horrela, Nazioarteko Itun horiekiko  atxikimendua progresiboa izan da eta urteak igaro ahala, geroz eta estatu gehiago dira Itunen onarpena sinatu dutenak. Gaur egun, Itun horiek onartu eta sinatu dituzten estatuak 174 dira, 50 urte  pasa  ondoren, ia munduko estatu guztiak.

Alabaina, sinatzea gauza bat da eta sinatutakoa betetzea beste gauza bat. Horrela, hainbeste sinatzaileren artean, ez dira gutxi joko bikoitzean eta kontraesanean  dabiltzan estatuak. Halakoak dira Espainiako zein Frantziako Estatuak, “de facto” Euskal Herriari autodeterminazio-eskubidea ukatzen diotenak eta irmoki salatzen ditugunak, baina baita nazioarteko itun horiek sinatu dituzten eta betetzen ez dituzten beste estatu asko ere: Txina (Tibeten eta Uigur Herriaren autodeterminazio-eskubidearen ukatzailea), Maroko (Sahararekin gauza bera egiten duena), Italia (Hego Tirolen autodeterminazioa galarazten duena), Belgika (Flandriarena), Turkia eta Irak (Kurdistanena), etab. NBEren  itunak sinatu eta betetzen ez dituzten estatuen jokabide zuria edo maltzurra ozen salatu beharrean gaude.

Hona hemen gaur egungo  Estatu sinatzaileen zerrenda luzea (erreferentzia: frantsesezko Wikipediatik hartua da:

https://fr.wikipedia.org/wiki/Pacte_international_relatif_aux_droits_civils_et_politiques):

 

ESTATU SINATZAILEEN ZERRENDA:

 

ESTATUA SINADURA BERRESPENA
AFGHANISTAN   1983-01-24
AFRIQUE DU SUD 1994-10-03 1998-12-10
ALBANIE 1991-10-04
ALGÉRIE 1968-12-10 1989-09-12
ALLEMAGNE 1968-10-09 1973-12-17
ANDORRE 2002-08-05 2006-09-22
ANGOLA 1992-01-10
ANTIGUA ET BARBUDA 2019-07-03
ARGENTINE 1968-02-19 1986-08-08
ARMÉNIE 1993-06-23
AUSTRALIE 1972-12-18 1980-08-13
AUTRICHE 1973-12-10 1978-09-10
AZERBAÏDJAN 1992-08-13
BAHAMAS 2008-12-04 2008-12-23
BAHREÏN 2006-09-20
BANGLADESH 2000-09-06
BARBADE   1973-01-05
BÉLARUS 1968-03-19 1973-11-12
BELGIQUE 1968-12-10 1983-04-21
BELIZE 1996-06-10
BÉNIN 1992-03-12
BOLIVIE 1982-08-12
BOSNIE-HERZEGOVINE 1993-09-01
BOTSWANA 2000-09-08 2000-09-08
BRÉSIL 1992-01-24
BULGARIE 1968-10-08 1970-09-21
BURKINA FASO 1999-01-04
BURUNDI 1990-05-09
CABO VERDE 1993-08-06
CAMBODGE 1980-10-17 1992-05-26
CAMEROUN 1984-06-27
CANADA 1976-05-19
CHILI 1969-09-16 1972-02-10
CHINE 1998-10-05
CHYPRE 1966-12-19 1969-04-02
COLOMBIE 1966-12-21 1969-10-29
COMORES 2008-09-25
CONGO 1983-10-05
COSTA RICA 1966-12-19 1968-11-29
CÔTE D’IVOIRE   1992-03-26
CROATIE   1992-10-12
CUBA 2008-02-28
DANEMARK 1968-03-20 1972-01-06
DJIBOUTI 2002-11-05
DOMINIQUE 1993-06-17
ÉGIPTE 1967-08-04 1982-01-14
EL SALVADOR 1967-09-21 1979-11-30
ÉQUATEUR 1968-04-04 1969-03-06
ÉRYTHRÉE 2002-01-22
ESPAGNE 1976-09-28 1977-04-27
ESTONIE 1991-10-29
ESWATINI 2004-03-26
ÉTAT DE PALESTINE 2014-04-02
ÉTATS-UNIS D’AMERIQUE 1977-10-05 1992-06-08
ÉTHIOPIE 1993-06-11
FÉDERATION DE RUSSIE 1968-03-18 1973-10-16
FIDJI 2018-08-16
FINLANDE 1967-10-11 1975-08-19
FRANCE   1980-11-04
GABON   1983-01-21
GAMBIE   1979-03-22
GÉORGIE   1994-05-03
GHANA 2000-09-07 2000-09-07
GRÈCE 1997-05-05
GRENADE 1991-09-06
GUATEMALA 1992-05-05
GUINÉE 1967-02-28 1978-01-24
GUINÉE-BISSAU 2000-09-12 2010-11-01
GUINÉE ÉQUATORIALE 1987-09-25
GUYANA 1968-08-22 1977-02-15
HAÏTI 1991-02-06
HONDURAS 1966-12-19 1997-08-25
HONGRIE 1969-03-25 1974-01-17
ÎLES MARSHALL   2018-03-12
INDE   1979-04-10
INDONÉSIE   2006-02-23
IRAN 1968-04-04 1975-06-24
IRAQ 1969-02-18 1971-01-25
IRLANDE 1973-10-01 1989-12-08
ISLANDE 1968-12-30 1979-08-22
ISRAËL 1966-12-19 1991-10-03
ITALIE 1967-01-18 1978-09-15
JAMAÏQUE 1966-12-19 1975-10-03
JAPON 1978-05-30 1979-06-21
JORDANIE 1972-06-30 1975-05-28
KAZAKHSTAN 2003-12-02 2006-01-24
KENYA 1972-05-01
KIRGHIZISTAN 1994-10-07
KOWËIT 1996-05-21
LESOTHO 1992-09-09
LETTONIE 1992-04-14
LIBAN 1972-11-03
LIBÉRIA 1967-04-18 2004-09-22
LIBYE 1970-05-15
LIECHTENSTEIN 1998-12-10
LITUANIE 1991-11-20
LUXEMBOURG 1974-11-26 1983-08-18
MACÉDOINE DU NORD 1994-01-18
MADAGASCAR 1969-09-17 1971-06-21
MALAWI 1993-12-22
MALDIVES 2006-09-19
MALI 1974-07-16
MALTE 1990-09-13
MAROC 1977-01-19 1979-05-03
MAURICE 1973-12-12
MAURITANIE 2004-11-17
MEXIQUE 1981-03-23
MONACO 1997-06-26 1997-08-28
MONGOLIE 1968-06-05 1974-11-18
MONTENEGRO   2006-10-23
MOZAMBIQUE   1993-07-21
NAMIBIE   1994-11-28
NAURU 2001-11-12
NÉPAL 1991-05-14
NICARAGUA 1980-03-12
NIGER 1986-03-07
NIGÉRIA 1993-07-29
NORVÈGE 1968-03-20 1972-09-13
NOUVELLE-ZELANDE 1968-11-12 1978-12-28
OUGANDA 1995-06-21
OUZBÉKISTAN 1995-09-28
PAKISTAN 2008-04-17 2010-06-23
TADJIKISTAN 1999-01-04
TCHAD 1995-06-09
THAÏLANDE 1996-10-29
TIMOR-LESTE 2003-09-18
TOGO 1984-05-24
TRINITÉ-ET-TOBAGO 1978-12-21
TUNISIE 1968-04-30 1969-03-18
TURKMÉNISTAN   1997-05-01
TURQUIE 2000-08-15 2003-09-23
UKRAINE 1968-03-20 1973-11-12
URUGUAY 1967-02-21 1970-04-01
VANUATU 2007-11-29 2008-11-21
VENEZUELA 1969-06-24 1978-05-10
VIET NAM   1982-09-24
YÉMEN   1987-02-09
ZAMBIE   1984-04-10
ZIMBABWE   1991-05-13