ESPAINIA, IRTEERARIK GABE

Ramon Cotarelo

2017-10-10ean, BERRIA

Urriaren 1eko erreferendumak abagune berri bat ireki zuen Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzian. Poliziaren eta Guardia Zibil paramilitarren basakeriaren gainetik bi miloi eta berrehun mila hauteslek baino gehiagok eman zuten botoa, baldintza oso zailetan, ausardiaz aurre eginez mehatxuei, indarkeriari eta errepresioari. Zirkunstantzia horrek balio moral eta garrantzi politiko itzela ematen dio erreferendumari (…)

Horregatik, erreferenduma ezkutatzeko eta nazioarteko hedabideak eta Espainiako populazioa engainatzeko Espainiako Gobernuak monarkaren atzean babestu zen (…) Eta Felipe VI. erregeak (…) trantsizioaren historiaren ostetik egon den gobernu ustel, inkonpetente eta frankistenaren politika babestu zuen; are gehiago, bere jarrera hotz eta mehatxatzailearekin gobernuaren ikuspegi ultraeskuindarra babestu zuen. Frankistek egiten dituzten elkar ulertzeko eskaintza hipokriten mezulari koitadu gisa agertu zen erregea, ez ikusiarena egin zion bere Poliziak eta Guardia Zibilak Katalunian erabili zuen indarkeriari, ez zituen biktimak aintzat hartu eta bidea ireki zion Printzerrian errepresioaren sakontzeari. Zentzugabekerien jarraipena izan zen, erregea monarka parlamentario eta demokratikoa bainoago, hirugarren belaunaldiko txotxongilo frankista gisa geratu baitzen (…) Kataluniako independentismoari aurre egitean, borboitarrak 1978ko Konstituzioko sistema politikoaren benetako muina azaleratu zuen. Bestalde PSOEren buruzagitzako zenbait adierazpen faxista nazional espainolen goraldiak (Felipe Gonzalezek 155. artikulua ezartzeko eskatu zuen; Maria Antonia Trujillok Katalunia inbadituko duten tropako buru izatea eskatzen dio erregeari; Ibarrak, PPrekin bat egitea; Rubalcabak Segurtasun Nazionaleko legea aplikatzea…) ez du zalantzarako tarterik uzten PPren inboluzioari sozialistek ematen dioten babesaz. Horri gehitu behar zaio Ciudadanosen gogortasuna (…) eta Podemosen eta ingurukoen anbiguotasuna: erreferendum hitzartua babesten dute aldez aurretik jakinik nazionalismo espainiarrak ez duela sekula onartuko, eta uko egiten diote hitzartu gabeko erreferendumari, autodeterminazioaren eskubiderako babesa ere indarrean dagoen Espainiako Konstituzioan amaitzen dela jakinik. Horrek guztiak erakusten digu estatuak faxistizazio prozesua azkartu egin duela independentismo katalanari aurre egitean. PPk dekretu bidez gobernatzen du, Parlamentuari ez ikusiarena egiten dio, epaileak eta hedabideak euren zerbitzura ditu eta abar. Ondo daki PPk hauteskundeetara deituko balu, askok eskatzen dioten moduan, ziurrenik erraz irabaziko zukeen, bere izaera frankista, lapurra eta ustela ezkutatzea lortu duelako monarkiaren banderaren atzean.

Zirkunstantziak ikusita, ez da nahikoa urriaren 1ean eragin zituen biktimekin eta Estatuak errepresioa handitzearekin jolasten du DUI edo alde bakarreko independentzia deklarazioaren aitzakian. Ziurrenik, ezingo du aplikatu Europako presioarengatik eta gobernu tiraniko anker baten gisan jokatzeagatik, giza eskubideen urraketetatik herritarrak babesteko norbaitek kanpotik esku hartzeko eskubidearen doktrina aldarrikatzetik pauso batera dago Espainia.

Perspektiba beltz hori saihesteko, urriaren 1ean erreferendum bat izan zela ukatzen zuen Espainiako gobernuak eta duen estatu horrek berak orain uko egiten dio DUIri. Hura saihesteko ez denez, oso probablea da istiluen aurkako Guardia Zibilaren paramilitarrak berriz bidaltzea. Haien adierazpena onartu beharko du, baina, egin ohi duen bezala, eraginkortasun juridikorik duela ukatuko du, eta, bien bitartean, errepresioan sakonduko du, Generalitateko gobernua espetxeratzeraino.

Orduan, nazioarteko komunitateak bitartekaritza bat inposatuko du, premiaz, erreinuaren egonkortasun ekonomikorako beharrezkoa delako. Bitartekaritzak erreferendum hitzartu bat egitera behartuko du. Eta erreferendum hitzartuak (eta lotesleak) independentziaren baiezkoa jasoko du, gobernuaren inkonpetentziak eta haren alderdiaren katalanofobiak eta hedabideek eraginda (…) eta katalanak independente izango dira.