IKURRINAK GETARIAKO KAIAN

Getariako Udalarekin batera, NAZIOGINTZA Taldeak ekimen bat abian jarri du Getariako kaian dauden itsasontzi guztietan ikurrina egon dadin.

Paisaia sinbolikoaren garrantziaz ohartuta, eta Getariako portuaren itsasontzi gehienetan ikurrinik ez dagoela ikusita (baina bai bandera espainiarra, legez derrigorrezkoa delako), NAZIOGINTZAk proposamen zehatza egin zion Getariako Udalari: ikurrin txikiak erosteko eta ontzien jabeen artean doan banatzekoa, hain zuzen.

Hala, 2021eko apirilean Getariako Udalak 80 ikurrin banatu ditu txalupa, kanoa eta itsasontzi guztiek ikurrinak eraman ditzaten.

Behean duzue gure taldeak Udalari egindako proposamena eta ekimenaren albistea Getariako herri aldizkarian.

Naziogintza Taldearen proposamena Getariako Udalari

http://www.artzape.eus/2021/03/26/aberri-egunaren-harira-txalupetan-jartzeko-ikurrin-txikiak-banatuko-ditu-udalak/