Home Elkarrizketak

Elkarrizketak

Jordi Martí Monllau (Tortosa, 1967) da, zalantzarik gabe, katalan nazioaz eta bere hizkuntzaz hausnarketarik argiena egina duen pentsalarietako bat. Filosofo eta hizkuntzalaria, NÚVOL aldizkari digitalean kolaboratzailea, bere idatzietan bere nazioarekiko duen konpromiso intelektual sakona argi islatzen da. Eraikuntza nazionalari garrantzi handia ematen dio, nazioa sendotzeari, prozesu independentista bat arrakastaz burutu ahal izateko. “Nazioa hiltzen ari zaigu eta estatua lortzeko...
Euskal Herriko eta, bereziki, Ipar Euskal Herriko historia garaikidearen une garrantzitsuenen lekuko aktiboa izan da Jean-Louis Davant Iratzabal (Urrüstoi- -Larrabile, 1935). Gaztetan euskaltzaletasunaren harra sartu zitzaion, eta harrezkero lan oparoa egin du hizkuntzalaritzan eta euskal politikagintzan. Nekazaritzako ingeniaria, euskaltzain osoa, irakaslea, idazlea, militante politikoa, pastoral-egilea,…., arlo askotan jardun du Davantek, hainbat alderdi intelektual trinkotzen baitira bere baitan, baina horietako...
Joan Ramon Resina (Barcelona, 1956) Stanford Unibertsitateko irakaslea da. Ingeles Filologian eta Literatura konparatuan doktorea da. Europako eta Amerikako hainbat aldizkaritako kontseilu editoreko kidea, 2020an Kataluniako “Creu de Sant Jordi” ospetsua irabazi zuen, “Kataluniari bere nortasunaren defentsan egindako lanagatik”. “Catalunya amb ulls estranyats” (“Katalunia urrutiko begiez”) liburua argitaratu berri du, Vilaweben argitaratutako artikulu hautatuen bilduma. Vilawebek berak egin zion...
Bi izan dira Dionisio Amundarainen (Itsasondo, 1930) bizitzaren ardatzak: euskaltzaletasuna eta kristau-fedea. Eta bietan lan oparo eta mardula egin du, sarritan biak uztartuz, esaterako, Elizen Arteko Biblia euskarara itzuli zuen taldearen buru izan zenean bezala. Apaiz beneditarra, Filosofian lizentziaduna, Teologia ikasketetan hezia, euskaltzain urgazlea, itzultzailea, idazlea eta Lazkaoko Maizpide euskaltegi ospetsuaren sortzaileetako bat. 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abbadia...
Ez da erraza Anna Arquéren (Lleida, 1972) aurkezpen laburra egitea. Enpresa Zientzietan eta Marketinen lizentziaduna da eta Kataluniako Udako Unibertsitatearen errektore-orde izana. Kataluniako independentziaren aldeko aktibista. Nazioartean bere Herriarekiko konplizitateak bilatzen dituen langile nekaezina. Bertako prozesu independentista piztu zuten herri-kontsulten bultzatzailea. ICEC autodeterminazioaren aldeko nazioarteko erakundearen sortzailea. Eta euskaldunon lagun mina: independentziari buruzko lehenengo herri-galdeketan (2014an, Etxarri-Aranatzen) aholkulari eta...
Neguko arratsalde euritsu batean geratu gara Joxe Manuel Odriozolarekin Donostian. Urte luzeetan euskara irakaslea izanda -orain erretiratuta dago- euskara izan du aspalditik lanbide eta kezka-iturri. Liburu askoren egilea, Joxe Manuelek euskara kokatu du beti bere diskurtso abertzalearen muinean eta euskal nazioaren bihotzean. Bere azken liburuan (Nora goaz euskalduntasun honekin?) euskalduntasun etnikotik nazionalera jauzi egiteko garaia dela azpimarratzen du. Hizkuntzaz,...
Marcos Maceira (Santiago de Compostela, 1978) historialaria A Mesa Pola Normalizacion Linguisticaren lehendakaria da. Kargu horretan jarduten du bere ikastetxe bateko irakasle lanari muzin egin gabe. Gaztetatik hizkuntzaren aldeko mugimenduetan ibilitakoa, 2014tik zuzentzen du Galiziako erakunde kultural nagusia, bazkideei dagokionean. Elkarrizketa egiten dugunean buru-belarri dabil herri-ekimen legegile baten aurkezpena prestatzen eta ekimen hori datozen egunetan Galiziako Parlamentuan sartuko da. Zeintzuk...
Bernard Daelemans (Mechelen, 1966) hizkuntza irakaslea da Bruselan. VLAAMSE VOLKSBEWEGING herri-mugimendu abertzalearen Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta MEERVOUD aldizkariaren erredaktore burua. Aspalditik ezagutzen du Euskal Herria, eta lagun ugari ditu gure artean. 35 alditan egon da gure Herrian azken 30 urteotan, azkeneko aldiz aurtengo Gernikako Aberri Egunean. Azpeitiko txoko batean elkarrizketatu dugu.   Atentzioa eman zidan zuen Herria ezagutzean zurea, Bernard, kasu...