Naziogintza egiteko modu asko daude. Euskal kultura eta kultura horren egileak goraipatzea da horietako bat. Izan ere, bere kultura goraipatzen ez duen Herria hilzorian dago, asimilazioaren fase aurreratu batean eta desnazionalizazioaren zurrunbilo bortitzean itota.
Bernart Etxeparek, euskal literaturaren aitzindariak, ez zuen orain arte inongo oroitarririk bere sorterrian, Behe Nafarroako Sarasketa herrian. Zaila egiten zaigu imajinatzea Cervantesek Alcalá de Henaresen edo...
Naziogintza Taldeak antolatuta, jarduera eta arlo intelektual ezberdinetako lagunek gure egoera nazionalari buruzko gogoeta partekatua burutu genuen urtarrileko bi egunetan, Azpeitian eta Urruñan. Hamabost orduetan iritzi ugari trukatzeko aukera izan genuen, bat-etortze maila handiarekin, gure egoera linguistikoaz, politikoaz eta soziologikoaz. Bildutakoek gure nazioa une kritiko batean dagoela eta aurrera egiteko dinamika berriak behar dituela iritzi genuen, ziklo bat itxi...
Bi dira gure taldearen jarduera-esparruak: naziogintza, euskara ardatz hartuta Euskal Herriko nortasun nazionala sendotu eta bere herritarron kontzientzia nazionala zabaldu nahi dugulako; eta estatugintza, jaio ginenetik euskal errepublikaren aldeko mezua hedatzen ari garelako.
Eta bigarren alderdi horri lotuta, hain zuzen ere, Euskal Errepublikaren Eguna antolatu genuen Azpeitian 2022ko maiatzaren 7an. Eta bi helbururekin antolatu ere. Alde batetik, gure historia hurbileko...
Euskal Errepublikaren aldeko pedagogia egiten ari da NAZIOGINTZA Taldea sortu zenetik. Euskal Errepublika ezinbestekoa baita Euskal Herriak, Nazio bezala, bizirik irauteko, gure hizkuntza eta kultura ez desagertzeko, gure identitate kolektiboari eusteko, espainiar eta frantziar egitasmo asimilazionistetan ez urtzeko. Euskal Errepublika, halaber, funtsezkoa da gizarte justuagoa eta demokratikoagoa lortzeko, Espainiako monarkia ustel eta bananeroa atzean betiko uzteko.
Behin baino gehiagotan aipatu...
Getariako Udalarekin batera, NAZIOGINTZA Taldeak ekimen bat abian jarri du Getariako kaian dauden itsasontzi guztietan ikurrina egon dadin.
Paisaia sinbolikoaren garrantziaz ohartuta, eta Getariako portuaren itsasontzi gehienetan ikurrinik ez dagoela ikusita (baina bai bandera espainiarra, legez derrigorrezkoa delako), NAZIOGINTZAk proposamen zehatza egin zion Getariako Udalari: ikurrin txikiak erosteko eta ontzien jabeen artean doan banatzekoa, hain zuzen.
Hala, 2021eko apirilean Getariako Udalak...
NAZIOGINTZA Taldeak, Gasteizko Legebiltzarrean euskarak duen presentzia urriarekin kezkatuta (%25 inguruko erabilera besterik ez dauka) ekimen bat martxan jarri zuen 2018ko hasieran, parlamentari euskaldunek euren mintzaldi eta eztabaidetan gure hizkuntza beti erabil zezaten. Legebiltzarrean euskara hutsez hitz egiteko. Hori burutzeko ez dago inongo arazorik, Legebiltzarreko saioetan itzulpen zerbitzua badagoelako, eta euskara ulertzen ez duten parlamentariek eragozpenik gabe saioak erdaraz...