Ane Ablanedo
ARGIA, 2024-11-20an.
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko, noraino iritsi den Euskal Herriaren asimilazioa (edo espainolizatzea-frantsestea, gauza bera baita), eta jarraitzeko, nolako jarrera dugun pairatzen duen gatazkarekiko.
Euskararen egoera ez da...
Pako Aristi
2024-10-6an, BERRIA.
Mundu honetan urte batzuk bete ditugunok ikusten ari gara nola gure herriaren nortasuna lausotzen doan ezarian-ezarian, urterik urte koska bat gehiago, bizi-hatsa ahultzen ari zaio, ahultzen irauteko indarra, galdurik estatuek euren interesak gotorki defendatuz gobernatzen duten mundu honen anabasa lokaztuan.
«Agenda politikoa» deitzen dioten eufemismo horretatik aspaldi desagertu ziren gure bizkarrezurra eta erraiak osatzen dituzten gaiak: euskara, kulturaren...
Karmelo Landa
2024-09-21ean, BERRIA.
Gaur da 2024ko udaren azken eguna Euskal Herrian, eta amaitzear den aurtengo uda sasoiak eman digu zer aztertu eta zer ikasi aurrera begira.
Uda hasteko zela osatu zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako autonomia erkidegoan Jaurlaritza, EAJk erabaki moduan, PSE-PSOE gobernukide hartuta, helburu nagusi batekin: EH Bildu geldiarazi, gobernu lanetatik urrundu, balizko aliantza estrategikoetatik apartatu. Imanol Pradalesen izendapenak ez...
Kike Amonarriz
2024-09-7an, BERRIA.
Uztailean Lleidako Pirinioan egun batzuk igaro ondoren, alabetako batek aipatu zidan harrituta zegoela hainbatetan ikusi zuen jokaera batekin: gurasoek beraien artean eta haurrei katalanez, baina, seme-alaba horiek gurasoei eta beraien artean erdaraz. Anekdota hutsean gera zitekeen kontua, Joan M. Serraren L’ús parlat del català en un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera bihurgune erabakigarrian) liburuan fenomeno zabaldua dela eta izendapena...
Jose Mari Pastor
2024-07-13an, BERRIAn.
Bretoiera eskolatik kanpo ikasi; ikastetxean, ez. Horixe adierazi du Marine Le Penek Ouest-France egunkarian. Bretainiako hedabideak eginiko elkarrizketan argi azaldu du «hizkuntza erregionalei» buruz zer iritzi duen: «Gure ondarearen partea dira, baina Errepublikaren hizkuntza frantsesa da».
Ikuspuntu hori Jean-Luc Melenchon jaunarena bezalakoa da, diferentzia batekin, funtsean ezer gutxi aldatzen duena: politikari ezkertiarrak ez du arazorik Frantziako hizkuntza erregionalak eskola publikoan irakasteko,...
Unai Apaolaza
2024-05-15ean, BERRIA.
Independentismoak estrategiaren inguruko eztabaida publikoa behar du. Jendeak euskal errepublikara egin beharreko bidea ezagutu eta onartu egin behar du eraginkorrak izan nahi badugu.
Apirilaren 12an Naiz Irratian Arnaldo Otegiri egin zioten elkarrizketan, Elgoibarkoak bide bat marraztu zuen. Bere esanetan, euskal errepublikarako bideak hiru fase izan behar ditu: lehenik botere instituzionala eskuratu behar da; ondoren, kudeaketa onaren bitartez, independentistak...
Ane Ablandedo
2024-04-21ean, ARGIA.
Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu zuen.
Irakasleak kontatu zuen diskurtso feminista irmoa erabiliz egin ziola aurre ikasleari, horrelakorik onartzen eta onartuko ez zuela tinko –baina maitasunez– adieraziz, eta zuzen...
Pako Sudupe
2024-04-1ean, ZUZEU
Izenburua irakurrita bakarrik, jakin dezakezue gutxi gorabehera artikulu honetan zertaz arituko naizen. Ez dakit zehazki Euskal Herriko hedabide eta sare sozialetan zer-nolako erreakzioak sortu dituen EAJren EAEko lehendakaritzarako hautagaiak esandako hitzek. Nolanahi ere, ematen du, idazten ari naizen honetan (2024-03-26), harrabotsik ez duela sortu!
Neure hitzekin adierazita: euskaraz jakitea Osakidetzan sartzeko ez da beharrezkoa, eta ez du beharrezkoa...
Jesus Perez de Viñaspre
2024-02-25ean, BERRIA.
Partido Castellano-Tierra Comunera alderdiak Trebiñuko auziari buruz duen jarrera oso argia da: «Trebiñuko konderria ez da trebiñuarrena. Trebiñuko konderria Gaztelarena da. Eta Gaztela-Leongo Erkidegoko gaztelar guztiok ere, aho batez, ezin izango genituzke zortzi mendeko historia eta kultura erabat gaztelaniazkoa aldatu. Lurraldea ez da gurea. Gure arbasoengandik jaso dugu, eta gure ondorengoei utzi behar diegu, zuzenduta...
Yolanda Elorriaga
2024-01-17an, BERRIA.
Euskalteleko dendan emakumezko bi zeuden bezeroei arreta eskaintzen. Batak, zaharrenak, ez zekiela euskararik esan zidan, eta besteak, neska guztiz gazteak, euskara bazekiela baina ez zuela erabiltzen eta ez zuela erabiliko, ez zuelako erabili gura. Hori guztia bota zidan erdaraz. Zurtz eginda geratu nintzen tamaina horretako deklarazioagatik.
Dendaren bateko arreta emaileren batekin ohituta nago norberak euskaraz egin eta berak,...