Iñaki Galdos Irazabal
2017-10-17an, BERRIA
Espainiatik bueltan, Euskadi Gaztea jarri nuen kotxeko irratian igandean. Be positive! ingelesezko gomendioarekin zetorkigun asteburu oro bezala, oso modan daukagun esatari gaztea. Eta gaurko honetarako Kataluniako zirimolara itzultzeko asmoa banuen ere, norabidea aldatu eta beste gai bat hizpide hartzea erabaki nuen supituan.
Beti bezala, bere etxeko euskaraz ziharduen jo eta ke esatariak: besteak beste daka, dotzut, sas......
Ramon Cotarelo
2017-10-10ean, BERRIA
Urriaren 1eko erreferendumak abagune berri bat ireki zuen Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzian. Poliziaren eta Guardia Zibil paramilitarren basakeriaren gainetik bi miloi eta berrehun mila hauteslek baino gehiagok eman zuten botoa, baldintza oso zailetan, ausardiaz aurre eginez mehatxuei, indarkeriari eta errepresioari. Zirkunstantzia horrek balio moral eta garrantzi politiko itzela ematen dio erreferendumari (…)
Horregatik, erreferenduma ezkutatzeko eta nazioarteko...
Xabier Mendiguren Elizegi
2017-09-10ean, ARGIA
Bukatzear dagoen uda honetako egun batean izan zen. Gernikan nenbilen egun-pasa. Gazte bat neukan ondoan, pasieran, eta Joxemari Iparragirreri eskainitako monumentu bat ikusi genuen herri erdiko plazan, brontzezko eskultura-erretratu horietako bat. “Noski –esan nuen–, Gernikak bere esker ona adierazi behar urretxuarrari”. Ondokoak ez zuela ulertu iruditu zitzaidan, eta gehitu nuen: “Gernikako Arbola idatzi zuelako, herriari fama...
Xabier Arregi
2017-09-16an, BERRIA
Hizkuntzaz baliatuz egiten dugu esanguratsua mundu fisikoa eta morala, ibiltzen gara batera eta bestera, onak eta gaiztoak izaten ikasten dugu, erkidego baten bizitzan parte hartzen dugu modu esanguratsuan, aitortuak gara eta aitortzen dugu. Teoria eta praktika politikoan nabarmena da hizkuntzaren eta antolaera politikoaren arteko lotura. Hori horrela ikusi da beti, eta gauzatu da modu positiboan zein negatiboan....
Mikel Urkola Eleizegi
2016-09-1ean, NAIZ
Podemosen nazionalismoa kontraesanez beterik dago. Gaztelerrietako alderdiek diotenez, euskal identitate nazionala ez da gai soziala; metafisikoa ere ez da. Beraz, teologikoa, sinismen gaia ote?
Eurek diotenez, arazo sozialez bakarrik jardun behar omen dute, ez, ordea, nazio identitate arazoez. Baina nondik eta nora nazio identitatea ez da arazo soziala, iturri sozialetatik sortu eta sozialki mamitzen dena? Hizkuntza eta...
Jose Mari Pastor
2017-07-22, BERRIA
Burujabetzaren aldeko arrazoi zerrenda argitaratu du Miquel Rierak El Punt Avui egunkarian. Independentziari bai esateko 100 argudio artikuluan hainbat ikuspuntutatik heltzen dio egileak gaiari. 24. arrazoiak katalanei ez ezik guri ere eragiten digu. Beste estatu baten menpe egoteak dakarren pentsamoldea gainditzeko atalak halaxe dio: «Lurralde konkistatu bateko herritarrak izateak, non Estatu espainiarrak bere kultura, tradizioak eta legeak inposatu dituen, hauxe ekarri du:...
Xabier Mendiguren Elizegi
2017-03-26an, ARGIA
Lagun batek horrelaxe esan zidan behin: “Nire amonak, erdaraz, isilik egoten besterik ez zekien”. Esaldia buru barruan dantzan geratu zitzaidan, luzaroan. Itxura batean, sinplea bezain argia da perpausa: lagun horren amona euskaldun hutsa zen, elebakarra, eta ez zekien erdaraz hitz egiten. Pixka batean pentsatzen jarriz gero, ordea, berez diotena baino gehiago adierazten dute hitz horiek, esangura...
Iñigo Jaca Arrizabalaga eta Xabier Zarandona Zubero (medikuak)
2017-07-10ean, ARGIA
Parafasia hizketaren nahasmendu bat da, eta zehazki esateko, hitz baten ordez beste bat edo batzuk erabiltzea, gauza bera adierazten ez dutenak. Kalte zerebral batek eragindakoa izan ohi da parafasia; pertsonak, zailtasuna gainditu ahal izateko, ordezko hitz batzuk erabiltzen ditu, hizketarako ahaleginean.
Denbora asko ez dela bisitatu dugu Salamancako Memoria Historikoko Dokumentu Zentroa,...