Home Hemeroteka

Hemeroteka

Joxe Manuel Odriozola 2023-03-15ean, BERRIA. Zergatik hasi ginen Espainiari Estatu espainola edo Estatua soilik deitzen? Espainian zerbait gertatzen baldin bada, «Estatuan» hau eta hura gertatu dela esaten dugu. Espainiaren izaera nazionala ezkutatu nahi genuela dirudi. Estatu espainolean nazioak daudelako, hain zuzen, nazio espainolaz gain. Era horretan Estatu espainolaren nazio aniztasuna adierazi nahi genuen, nonbait. Euskaldunok ere Estatu horren barruan gaudenez, dei diezaiogun Estatua, estatu kontzeptua...
Izaro Gorostidi 2023-02-11an, BERRIA. Salto Euskal Herritik 10.000 kilometrotara dagoen hiri bat da; Uruguai ibaiaren ekialdeko ertzean dago, Saltoko departamentuan, Uruguai estatuko ipar-mendebaldean. Hego Amerikako bigarren lurralde txikiena izanda, Latinoamerikako bi erraldoien artean kokatuta dago Uruguai, Brasil eta Argentinarekin muga egiten baitu. Bertan hiru milioi eta erdi biztanle bizi dira eta, Argentinarekin batera, Europatik kanpo euskal jatorrizko biztanle gehien duen lurraldea...
Karmelo Landa 2023-02-1ean, GARA. Artikulu honetan Karmelo Landak Julen Zabaloren beste artikulu bati erantzuna ematen dio. Zabaloren artikulua irakurtzeko, sakatu hemen: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/naziogintza-berriaz   Euskal nazioak gure nortasunaren muina ukitzen du. Gure herriaren, Euskal Herriaren izana, existentzia bera interpelatu egiten du, gure izaera indibidual eta kolektiboa baldintzatuz. Julen Zabalo irakasleak artikulu luzea eman du argitara oraintsu hemen bertan, “Naziogintza berriaz” titulupean. Artikuluan dioena, nire ustez,...
Xabier Arregi 2022-12-3an, BERRIA. - Vamos a hablar de la violencia. - No, de la historia de la violencia en la Argentina. Argentina, 1985. Batzuendako historia oso motza da eta oroimena hautakorra. Horientzat, gurean indarkeria 1960an hasi zen, hau da, ETA sortu zenean —ezta ETA indarra erabiltzen hasi zenean ere— eta ETAren desegitearekin bukatu zen. Horrela, nabarmentzen dute indarkeria edo ezkutatu egiten dute, euren...
Jexux Larrañaga 2022-11-17an, BERRIA. Egun, D ereduaren irakaskuntza EAEn zabaldu eta orokortu egin den arren, ikasleriaren batezbesteko euskara konpetentzia linguistiko apala erakusten dute egindako neurraldiek, derrigorrezko eskolaldi amaieran ikasle guztiek lortu beharreko maila ez da lortzen, eta irabazitako gaitasunak ez du erabilerarekiko proportzio orekaturik islatzen, erabilera urriagoa baita. Horrez gain, eskolako hizkuntza ereduen baliagarritasunaren auzia dago, eta askoren ustez, indarreko ereduen...
Alex Aginagalde 2022-09-30ean, ARGIA. Amaitu berri da aurrekontu, programazio, ikusle kopuru zein oihartzun mediatikoari erreparatzen badiogu Euskal Herriko ikus-entzunezko ekitaldirik garrantzitsuena dena: Donostia Zinemaldia. Eta aurtengo edizioan, berriz ere, euskaldunok bigarren mailako herritarrak izan gara. Programazioaren %10a soilik ikusi ahal izan da euskaraz, elebidun, ala euskarara azpidatzita. Jaialdiaren araudiak argi dio 6. artikuluan: emanaldi guztiak eskaini behar dira gazteleraz edo gazteleraz azpidatzita....
Agustina Pontesta 2022-09-18an, BERRIA. Aurkez nadin hasieratik: nire herriko ikastolaren sorkide eta andereño ere izandakoa naiz, eta denboraren poderioz ilea urdindutakoa. Min handia jasotzeaz gain, pena eta tristura ematen didate azken bolada honetan ikastolaren aurkako iritziek (irainak ere bai batzuek), eta artikulu egileek horrela pentsatzeak. Irakurriak irakurrita, ziur naiz denak ni baino gazteagoak eta frankismo garai hura bizi izan ez zutenak...
JJ Agirre 2022-08-19an, ZUZEU. Kultura sailburuorde ohiak, Joxean Muñozek, Berrian egindako adierazpenak irakurtzetik nator. Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz eta kultur politikaz argi mintzatu da, konplexurik gabe. Bagenekiena berretsi du patxadaz: ez dago euskal kulturaren aldeko politika berariazkorik. Ez dut nik esaten, berak baizik: “Azken urteetan egin diren politiketan ez dago beren-beregi lan ildo bat euskarazko kulturaren inguruan” Bistakoa da, bai, eta emaitzak ere agerikoak dira. Euskal kultura...
Jose Mari Pastor 2022-04-6an, BERRIA. Espainia estatu plurinazionala dela onartzeko eskatu dio Iñigo Urkulluk gobernu espainiarrari, Korsikatik. Soberania partekatzeko. Ez da azti orojakilea izan behar Espainian nagusiak diren alderdi eskuindar zein ezkertiarren erantzuna zein izan den asmatzeko. Logikoa da. Izan ere, espainiarrek, oro har, ez dute estatu plurinazionalean sinesten. Haien ustez, estatu plurinazionala onartzea hondamendia izango litzateke. Kataklismoa. Haien Espainiaren kontzeptua apurtu,...
Jonjo Agirre 2022-04-15ean, ARGIA. Ingurukoekin euskal politikari buruz jardutean, degradazioa, urardotzea edo iruzurra sarri aipatzen dira. Hezkuntzan azken hilabeteotan bizitzen ari garena da horren adibide. Hezkuntza-lege berrirako itunak ahoa bete hagin utzi gaitu euskaltzale asko. Alderdi abertzaleen jokabideak eta adierazpenek bereziki. Azkenak, Bildarratz sailburuarenak. BERRIAn apirilaren 14an egin dizkioten galderen erdiei ihes, eta beste erdiei “oker” erantzun die. Horra adibide batzuk (sailburuaren hitzak kakotx...