Joxi Imaz, Edu Apodaka, Gurutze Ezkurdia eta Paulo Iztueta
2022-04-9an, BERRIA.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hezkuntza Lege berri bat prestatzen ari diren honetan, indartu egin dira hezkuntza arloan lehendik ere bazeuden eztabaida batzuk. Guk eztabaida horietako bati buruz gure iritzia eman nahi dugu artikulu honetan, bi ideia azpimarratuaz:1. Euskal Herriko hezkuntzan publiko-pribatu eztabaida gainditu beharra, eta 2. Ikastolek egin duten lanaren eta euskal...
Jexuxmari Zalakain
2022-03-30ean, BERRIA.
PSOEk Mendebaldeko Saharako herriari egin dion traizioak eta Ukrainako inbasioaren oinarrian dauden gertakari batzuek erakusten digute autodeterminazio eskubidea dela subiranotasun arazoak konpontzeko bide bakarra, eta haren ukapena, gatazkak endekatzeko modurik onena. Errusiak jakin beharko luke Ukrainak eskubidea daukala nahi duen bezalakoa izateko, eta Ukrainak jakin beharko luke Donbassko herritarrek ere eskubide berbera daukatela.
Oro har, estatuek —eta are...
Felix Zubia
2022-02-22an, BERRIAn.
«Zer nahi duzu, mediku ona ala euskalduna?» Hori da zitalkeriaz askotan entzun behar izaten dugun galdera. Mediku euskaldunontzat bereziki iraingarria, mediku ona eta euskalduna era berean izatea kontrajarriak baitira esaldi honen arabera. Baina, batez ere, erabat faltsua, ezinezkoa delako mediku edo bestelako osasun langile ona izatea, laguntzen ari garen pertsona horren hizkuntzan egiten ez bada.
Osasuna eta hizkuntzaren...
Pako Aristi
2022-02-6an, BERRIA.
Arrazismoa, matxismoa edota edozein zapalkuntza mota bezala, euskarak espainolen eta frantsesen aldetik nozitzen duen bazterketa eta menderakuntza lokarturik egoten da bolara batzuetan. Ez da ikusten, ez da ageri, ezti dago gure hizkuntza bere esparruetan, bere hiztunen gogoan. Baina zuk badakizu gerta daitekeela, mikro-eraso bat jasango duela euskara erabiltzeko zure eskubideak, edo makro-eraso bat, zure bake linguistikoa hankaz...
Unai Villacorta
2022-01-10ean, ARGIA.
Jaiotzatik heriotzara arte, bizitza etengabeko borroka bat da. Gure bidean zoriona, zoritxarra, ilusioa, pena, oztopoak, traizioak bizi behar izaten ditugu, eta ezin ditugu ekidin. Momentu onak behar bezala baloratzen eta gozatzen jakin behar dugu, eta txarrei aurre egiten. Eroriz ikasten da oinez, baina gakoa altxatzen jakitea da, eta erorketa horrek indartsuago egitea.
Ni neu injustiziek naute gehien sumintzen,...
Patxi Saez Beloki
2021-11-24an, ENBATA.
Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira.
Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere...
Jose Mari Pastor
2021-10-16an, BERRIA.
Irakasleak albiste bat idazteko eskatu die ikasleei. Sohütan, behi bat ukuilutik irten eta aldameneko baserrian sartu da. Kalte handiak eragin ditu bertan. Ikasleek berria idatzi dute. Ezustekoa Frantzian gertatu dela idatzi dute gazte askok. Edo «Frantziako Sohütan». Zuberoan izan dela zehaztu dute beste askok. Maule ondoan dugu Sohüta. Bertakoa zen Marie Aipasorho, Jon Miranderen ama.
Egiari zor,...
Pello Igeregi, Arantxa Vazquez, Iker Salaberria
2021-10-2an, BERRIA.
Azken boladan politikarien ahotik behin baino gehiagotan entzun izan dugu, orain ez dela enpresei zergak igotzeko unea. Egun bizi dugun pandemia-egoerak politikak berrikustea ekarri du, eta noski, bai eta lehentasunak birdefinitzea ere. Tamalez, testuinguru horretan, hizkuntzari begira ere antzeko baieztapenak entzun ditugu: orain ez da euskararen unea.
Noiz da unea, orduan? Zeren arabera ez...
Karlos Gorrindo
2021-10-4an, GARA.
Deustuko Unibertsitateak egindako ikerlan baten arabera, euskal gatazkari (garaikideari, jakina) buruzko ezagutza «eskasa» da gazteen artean. Euskal Herriko historia nola irakats daitekeen identifikatzen du instituzioak, bakea eraikitzeko bidean aurrera egiteko (bakea? Zer da bakea?).
Gehituko nuke nik Euskal Herriko gazteek ez dakitela zipitzik ere historian zehar gurean eman izan diren gatazkei buruz, oro har. Atzokoei eta gaurkoei buruz,...
Joxe Manuel Odriozola
2021-08-27an, BERRIA.
Hizkuntza, hizkuntza besterik ez balitz, gatazka eta arazo asko saihestuko lirateke. Onerako edo txarrerako, hizkuntza, hizkuntza baino askoz gehiago da, eta nazionalismoaren aroan ezin konta ahala arazo eta liskar sortu ditu nazioen arteko harremanetan.
Espainieraz edo frantsesez mintzo dena ez da soilik beste hizkuntza batean bizi euskaldunontzat. Ez dihardu komunikazioaren beste tresna batean soilik. Hizkuntza komunikatzeko beste...