Harkaitz Garaialde Balerdi
2021-08-13an, BERRIA.
Gure alaba zaharrena klasean espainolez ez dakien bakarra da. Irakaslearekin izandako bileretan gaia atera zen, eta eztabaida sortu:
-Ez dago eskubiderik, seme-alabak Hondarribian dagoen eskola bakarrera ekarri, eta erdaldundu behar!
-Harkaitz, zein da Hondarribiaren gaur egungo egoera? Erdalduna, ezta? Ba Hondarribiko egoeraren isla da eskola. Zer uste duzu, ez diedala esaten euskaraz egiteko?
-Ez da nahikoa, nik erdaraz entzuten...
Karmelo Landa
2021-06-27an, ARGIA.
Beti gertatzen zaigu antzera. Politikan ez da ona horren sineskorrak izatea, bestela ziria sartzen digute behin eta berriro. Zertaz ari naizen? Hara, duela gutxi, eta negoziazio luze eta katramilatsuaren ondoren, sinestarazi ziguten Katalunian, azkenean, Gobernu indepe bat osatu zela, ardura-karguak fifty-fifty banatuz eta president kargua adostuz. “Bazen garaia! Azkenean bete da hauteskundeen emaitzetatik zetorren mandatu logikoa: gehiengo...
Jose Mari Esparza Zabalegi
2021-05-19an, BERRIA.
Makiavelok ongi idatzirik utzi zuen: konkista militar bati usurpazio politiko bat datorkiola, eta ondoren, inbasio kultural bat. Nafarroaren konkistaren garaikoa izanik, badirudi Printzea-ren egilea hartan inspiratu zela. Horrela, espainiarrek bost mende daramatzate gu doktrinatzen, hurbileko intelektual ugariren laguntzarekin. Gure berezitasun nazionala gogorarazten duen oro, edota askatasunaren aldeko iraganeko gure borrokak, historiagile horiek desitxuratu eginen dute...
Igor Odriozola
2021-05-12an, ZUZEU.
Euskaldunok oso autoestimu baxua daukagu. Azkenaldian, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiari entzuna diot herri honetan gertatzen den paradoxa bat dela elebakarrak elebidunari leporatzen diola bera dela euskararen egoeraren erantzulea. Horren erakusgarri dira «el euskera está así porque no se habla» edo «si no lo habláis ni los propios euskaldunes» moduko esaldiak, eta euskalgintzan bertan, pixkanaka-pixkanaka, diskurtso...
Surflari ernegatua
2021-05-3an, GARA.
Azkenaldian albiste dira Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko egingo diren herrialdeen arteko lehiaketetan parte hartzeko sailkatu diren euskal herritarrak. Batzuek selekzio espainiarrean izatea izango dute jokoan eta besteek selekzio frantsesean. Kontuz, ez nahastu “euskal herritar” eta “euskaldun” hitzak, ez dira-eta gauza bera, inondik inora. Esan bezala, Euskal Herrian bizi diren eta selekzio espainiarrarekin edo frantsesarekin parte...
Pako Aristi
2021-04-4an, BERRIA.
Euskal Herriko edozein bazterretako taberna edo kafetegiren batean euskal musika entzuteak erlaxatu egiten nau, edozein generotakoa delarik ere. Eta are gehiago: etxean sentiarazten nau; nire herrian nagoela, eta gure sortzaileen lana entzuteko eskubidea onartzen eta errespetatzen zaidala. Suposatzen dut Frantzian, Italian, Polonian eta beste edozeinetan ere gehienbat bertako musika entzungo dela ostalaritza areto gehienetan, normal-normal. Gurean, aldiz,...
Joxemi Campillo
2021-03-13an, BERRIA.
Urte luzeetan Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkartean militatzen ibili garenontzat tristea izan da EHEren azken urteotako bilakaera: borroka ideologikorako gaitasunik eza, desmobilizazio orokorra, hausnarketa prozesu luze eta zentzugabeak, gizartean eragiteko gaitasun kamustua, taldeen desagerpen etengabea, salaketa-ekintzen bazterketa, motibazioa lantzeko kanpainak abiatzea, eta abar eta abar. Batzuentzat, gizartearen aldaketen isla, nonbait. Borroka fase baten amaiera. Garai berriak. Egokitzapena....
Karmelo Landa
2021-02-14an, ARGIA.
Ez gatoz hutsetik, ez gara hautsa. Euskaldunok badugu gure nazioa ondo sustraitu eta finkatzeko moduko oinarri zientifiko eta teorikoa, zorionean. Maisu bikainak izan ditugu XX. mendean zehar, nazioaren arkitektura eta diseinua modu miragarrian gauzatu dituztenak. Gaur mahai gainera ekarri behar ditugu haien ekarpenak, horren beharrean gara.
Nazio baten bizkarrezurra hizkuntza bada, hortik hasi nahian abiatu zen prestu Salamancaraino...
Pako Sudupe
2021-2-12an, BERRIA.
Plazaratu zuen azken artikuluan (Egin, 1981-02-12, gaurko egunez duela 40 urte), azken nahiaren erakusgarri, gure aberriaren lehenbiziko oinarri gisa lurraldetasuna aipatu zigun Telesforo Monzonek:
“Beti ohitu behar dugu Euskal Herria oso osorik ikusten. Euskal Herria aipatzen dugularik, osorik ikusten ez baldin badugu oker handi bat dugu honetan. Gurez etorri behar zaigu osorik ikustea. Euskal Herria, gaur, Adurren hasi...
Arantxa Urbe
2021-01-2an, GARA.
Penak eta kezkak eraginda ekin diot hezkuntzari begiratu eta orri zuri hau betetzeari. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako heziguneetan gerrarako danbor hotsak harrotzen hasi dira denentzako oso zaila izan den urtearen hondarrean. Izan ere, lurralde horietako hezkuntza komunitateko zati esanguratsu batek, Hezkuntza Sailari eskatu dio prozesua zabaltzea sare kontzertatua publifikatzeko.
Penak eta kezkak bi galdera ekarri dizkidate: lehena, herritarrei...