Jon Urruxulegi
2019-12-5ean, BERRIA.
Konkistatzailearen eskubidea. Kastillak Nafarroako erresuma konkistatzea XII. mendean hasitako prozesu luze bat izan zen, konkista gaztelau batzuen bidez. Baina, Fernando Katolikoa Aragoiko erregea izan zen Nafarroako erresumaren, euskaldunon erresumaren behin-betiko inbasioa proiektatu, sustatu eta exekutatu zuena, 1512an Kastillara anexionatuz.
Fadrike Toledokoa, Albako dukea bezala ezagunagoa izan zen Erresumaren okupazio militarrari tropekin ekin zion jenerala. Bazituen gudarostean 2.500 zaldizko,...
Edurne Alegria Aierdi
ERABILI.COM
Euskarari buruz egin diren azken ikerketetan zera nabarmentzen da, euskaradunen kopurua emendatu egin dela azken urte hauetan, aldiz euskararen erabilera ez dela zabaldu hein berean eta, gainera, lehen euskara hutsez bizi zitekeen herrietan eta tokietan, orain gaztelera edo frantsesa gailentzen ari direla.
Halako konstatazioak zer pentsa arazten digu. Azken hamarkadetan egin diren ahaleginak, ikastolak, euskararen aldeko kanpainak, arauak,...
Pako Sudupe
2019-11-2an, ZUZEU.
Lantokian ez ezik aisialdian ere sozializatzen gara, eta lehenago herriko plazan eta inguruko tabernetan jende ezagunaren artean bezala, egun gero eta gehiago, gehienok bizi garen hiriguneetan behintzat, saltoki handiko denda handietan -elkarri atxikiriko multinazional handien establezimenduek osaturiko espazio antolaketak eta jende-pilaketak sorturiko giro berezian, musika global ingeles-amerikanoaren aire inpertsonalean-, ardurenik, elkarrekiko arrotz garen gizakiak, halako giro inpertsonal globalizatuan,...
Pako Sudupe
2019-08-9an, ZUZEU.
Ez naiz Herri people izenda ETB1-eko programaren etorkizunaz ari, baizik eta han ageri ohi diren herriko jendearena. Portzierto, hitzak hizpidea ekarririk, nola ez aprobetxatu aukera hau programaren izena lotsa-emangarria dela adierazteko; “Herriko jendea” behar luke nire iritzi apal edo harroan. Ez al duzue etnia desagertuen museora igarotzeko zorian eta trantzean ikusten herri people programan ageri ohi den jendea? Hemendik urte batzuetara programa horiek...
Eneko Bidegain
2019-08-6an, ARGIA.
Euskal Hirigune Elkargoak “Hizkuntza eta kultura politikak” eskumena hartu du. Eta horrela azaltzen du eskumen hori, bere webgunean: “Euskara, gaskoiera eta Euskal Herriko kulturak ditugu geure lurraldearen nortasunaren oinarria”.
Baionako suprefeta eta Frantziako Gobernua, beharbada, ez dira ohartu zer dioen esaldi horrek, ohartu balira, ez luketelako onartuko. “Geure lurraldearen nortasunaren oinarri” horretan ez da ageri frantsesa. Hots, esaldi...
Iñaki Murua
2019-06-30ean, ARGIA.
Errezilgo baserri batean euskaraz ikasten aritutako euskaldun berriari, agurtzean, aitonak esana: “Hire euskerea enteitzeko erdeaz ondo jakin behar dik!”. Seguru asko, gazteak euskara batua edo garbiagoa zerabilkien eta aitonak arrotz zitzaion dena erdaratzat hartuko zuen…
Beste batean bi azpeitiar elkarrizketan hasi eta: – Ze eitteik zuen seme gazteen horrek? Baa, hor ai dek ikasteei utzi ezinik. – Ze...
Pako Sudupe
2019-05-14an, ZUZEUn.
Bozen arteko bitarte honetan, politikariek belarriak promesez betetzen dizkiguten egunotan, are premiazkoagoa eta gomendagarriagoa da paseoaldi ederrak ematea, eta Donostian turista, edo besterik gabe paseolarien artean, leku enblematikoenak ditugu egun Alderdi Ederreko Cervantes plaza, eta bertan dago On Kixote eta Santxo Panzaren brontzezko monumentua; eta, itsas gaineko paseoaren mutur batean, Igeldoren magalean diren Luis Peña Gantxegi plaza...
Xabier Arregi
2019-05-18an, NOTICIAS DE GIPUZKOAn.
Europar parlamenturako hauteskunde deialdia daukagu. Hauteskunde horietan Puigdemonti bozkatzeko aukera dugu, eta badago sare sozialetan hori bultatzen duten hainbat adierazpen. Zer arrazoi izan dezake euskaltzale batek Puigdemont presidentaren alde bozkatzeko? Hautu hori herri kataluniarraren borrokari elkartasuna adierazteko modua da, eta espainiar estatua nabarmen uzteko ere. Bestalde, euskaldunok onura atera ahal izango genuke bere izendapenarekin, herrien...
Joxe Manuel Odriozola
2019-04-17an, BERRIA.
Gero eta argiago dago hizkuntzaren eta nazioaren arteko harremanak daukan eragin-indarra hizkuntza minorizatuen berreskurapenean. Nazio minorizatuaren aldeko eraikuntza nazionalik gabe ez dago hizkuntza minorizatu bat bere onera ekartzerik. Hizkuntza zapalduaren normalizazio soziala ameskeria hutsa da nazio identitatearen gainerako osagarriekin batera sozializatu eta garatu gabe. Ikus dezagun harreman horrek zer-nolako ondorio eta inplikazioak dituen gai honetan adituak...
Jose Mari Pastor
2019-03-2an, BERRIA.
Basque Culinary Centerreko komunikazio-kudeatzaile berriak ez du euskaraz jakin beharko. Lan horretarako aukeratuko duten lagunari espainieraz eta ingelesez ezinbestean jakitea baizik ez zaio eskatuko, hizkuntza ezagutzei dagokienez. Euskara menperatzea ez da derrigorrezkoa izango, iragarkian agertu denez: «Ezinbestekoa da ingelesa eta espainiera jakitea (maila berean). Euskara jakitea kontuan hartuko da». Euskal sukaldaritza goi mailakoa da, zoragarria. Euskal...