Behin baino gehiagotan deitoratu dugu Naziogintza Taldean gure nazioaren asimilazio-prozesua Espainian eta Frantzian nabarmen bizkortzen ari dela azken urteotan. Asimilazio-prozesu horrek ertz asko ditu: politikoa, hizkuntzarena, kulturarena, soziologikoa…Hego Euskal Herrian, bereziki, kultura-erreferentzia espainiarrak hedatzen ari dira orain arte haien aurrean iragazgaitzak ziren eremu euskaldunenetan eta abertzaleetan ere. Hor, Espainiarekin lotutako gauza gehienek konnotazio kaskar eta narrasa zuten iraganean; egun,...
JUAN INAZIO HARTSUAGA
NAZIOGINTZArentzat idatzitako artikulu honetan, Juan Inazio Hartsuaga antropologo euskaltzaleak “de iure”-ko euskal elebakartasun berri bat sortzeko bi proposamen dakarzkigu.
ATARIKOA:
Kokatuta gauden testuinguru indoeuroparra alde handiz munduko pobreena da hizkuntza-aniztasunari dagokionez. Munduan hedatu eta nagusitu diren zibilizazio indoeuropar guztiak kidetuta ageri zaizkigu (latinoak, germanikoak, eslabiarrak, etab. ), hizkuntzak ordezkatzeko ekinbidean, eta logikoa da beraz, ezarri diren lekuetan, antzinako hizkuntza-aniztasun...
BERRIA egunkarian idatzitako artikulu batean (“Deriba erreakzionarioa geldiarazi”, 2024-10-17an) (https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/deriba-erreakzionarioa-geldiarazi_2132090_102.htmll) Andoni Olariaga filosofoak migrazioaren eta kolonialismoaren arteko harremanaz jardun zuen. Bertan, besteak beste, hau aipatzen zuen: “Iparralde globalean bizi garen herri eta pertsona garen aldetik, Hego globalaren esplotazioan oinarritutako bizi-eredu batean oinarritzen garela jakitun, migrazioaren gaiari modu emantzipatzailean erantzuteko erantzukizuna dugu”.
Bat gatoz Olariagarekin eskuin muturrak migrazioarekiko duen jarrera salatzeko....
Azken asteotan, berria eta isolatua ez izanagatik, sona handi samarra hartu duen albiste batek astindu ditu gure begi-belarriak. Orion sustrai sakonak dituen Arraunketa Elkartean aritzen diren kirolari gazteek erdaraz jasotzen dituzte arraunketan aritzeko jarraibideak eta aholkuak beren entrenamenduetan. Hori ondo dakite Orion arraunketa hurbiletik bizi dutenek, eta idazki hau ez da oraingo albiste baten fruitu, Euskal Herriaren gizartea, oro...
Herrien arteko maitasun eta gorrotozko harremanak haien mugetatik kanpo pertsonaia politiko jakin batzuek berenganatu ohi dituzten miresmen edo arbuioan islatzen dira. Esaterako, Vladimir Putin presidentea begirunez ikusten dute Bielorrusian, Errusiaren Herriaren laguna eta aliatua baita. Ukrainian, aldiz, euren independentzia nazionalarekin bukatu nahi duen Errusiako inperialismo sekularra ordezkatzen du. Harremana Herri kolonizatzaileen eta Herri kolonizatuen artekoa denean, elkarrekiko eta bi...
Manuel de Larramendi 1690eko abenduaren 25ean jaio zen Andoaingo Leizotz bailaran dagoen Garagorri baserri-jauregian, Domingo de Garagorri eta Manuela de Larramendiren semea zen, eta 1766ko urtarrilaren 29an hil zen Loiolan, 76 urte zituela. Jakina da Jesusen Lagundiko kidea izan zela eta XVIII. mendean euskarari ekarpen baliagarriak egin zizkiola: euskararen lehen gramatika 1729an, El imposible vencido – Arte de la...
“Matxinada Ozeano Bareko kolonietan” ere izan liteke Editorial honen izenburua. Izan ere, izenburu horrek ondo islatuko luke zein den Kaledonia Berrian (Kanaky, bertako hizkuntzan), 1853tik frantziar kolonia den horretan, azken hilabeteotan nagusitu den giroa. Bertako biztanleria autoktonoak (kanakak), gehienbat independentziaren aldekoa denak, Frantziako politika inperialistarekin nazkatuta dagoela argi erakutsi du, eta uhartediko herrietan protesta handiak burutzen ari da azken...
Datorren agintaldirako, alderdi abertzaleei eskaera zehatza egin nahi diegu: Hego Euskal Herriko Legebiltzarretan beti euskaraz egiteko.
Ez dago zertan aditua izan jakiteko hizkuntza guztiek daukatela balio sinbolikoa eta balio instrumentala. Hizkuntzek gizakiak elkarrekin komunikatzeko balio dute -gureak ere bai-, eta, aldi berean, hiztunak identifikatzeko giza talde zehatz baten partaide gisa. Are gehiago, identifikazioa ezinbestekoa izaten da eta berehalakoa, norbait hizketan...
Behin baino gehiagotan deitoratu dugu Naziogintza Taldean euskaldunok oso gutxi ezagutzen dugula gure historia, historia hurbila barne. Horrenbestez, garrantzi handiko pasarte historiko batzuk ezjakintasunaren itzalean gelditu dira gure iruditeri kolektiboan.
Pasarte horietako bat argitara atera nahi dugu artikulu honen bidez: duela 101 urte, katalanek, euskaldunek eta galiziarrek sinatu zuten agiri independentista, Madrilen argi gorri guztiak piztu zituena: 1923ko Aliantza Hirukoitza.
Zalantzarik...
Apirilaren 21ean Trebiñu gabeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrok berriz erabaki beharko dugu EAEko Legebiltzar berriaren osaketa. Inkesta guztien arabera Legebiltzar horrek gehiengo abertzale zabala izango du (gogoratu, gaur egun eserlekuen %70 abertzalea dela). Autodeterminazioaren aldeko indar politikoak berriz nagusi izango dira ,antza, Gasteizko parlamentuan. Borondate politikoa balego, beraz, posible izango litzateke prozesu subiranista bat abian jartzea Euskal Herriko...