Azken asteotan, berria eta isolatua ez izanagatik, sona handi samarra hartu duen albiste batek astindu ditu gure begi-belarriak. Orion sustrai sakonak dituen Arraunketa Elkartean aritzen diren kirolari gazteek erdaraz jasotzen dituzte arraunketan aritzeko jarraibideak eta aholkuak beren entrenamenduetan. Hori ondo dakite Orion arraunketa hurbiletik bizi dutenek, eta idazki hau ez da oraingo albiste baten fruitu, Euskal Herriaren gizartea, oro...
Herrien arteko maitasun eta gorrotozko harremanak haien mugetatik kanpo pertsonaia politiko jakin batzuek berenganatu ohi dituzten miresmen edo arbuioan islatzen dira. Esaterako, Vladimir Putin presidentea begirunez ikusten dute Bielorrusian, Errusiaren Herriaren laguna eta aliatua baita. Ukrainian, aldiz, euren independentzia nazionalarekin bukatu nahi duen Errusiako inperialismo sekularra ordezkatzen du. Harremana Herri kolonizatzaileen eta Herri kolonizatuen artekoa denean, elkarrekiko eta bi...
Manuel de Larramendi 1690eko abenduaren 25ean jaio zen Andoaingo Leizotz bailaran dagoen Garagorri baserri-jauregian, Domingo de Garagorri eta Manuela de Larramendiren semea zen, eta 1766ko urtarrilaren 29an hil zen Loiolan, 76 urte zituela. Jakina da Jesusen Lagundiko kidea izan zela eta XVIII. mendean euskarari ekarpen baliagarriak egin zizkiola: euskararen lehen gramatika 1729an, El imposible vencido – Arte de la...
Behin baino gehiagotan deitoratu dugu Naziogintza Taldean euskaldunok oso gutxi ezagutzen dugula gure historia, historia hurbila barne. Horrenbestez, garrantzi handiko pasarte historiko batzuk ezjakintasunaren itzalean gelditu dira gure iruditeri kolektiboan.
Pasarte horietako bat argitara atera nahi dugu artikulu honen bidez: duela 101 urte, katalanek, euskaldunek eta galiziarrek sinatu zuten agiri independentista, Madrilen argi gorri guztiak piztu zituena: 1923ko Aliantza Hirukoitza.
Zalantzarik...
Publikatu genuen artikuluaren lehenengo zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/naziogintza-taldearen-hiztegi-politikoa-1-zatia/
EUSKARA: Euskal Herriko hizkuntza. Euskaldun egiten gaituena. Irudika daiteke alemanez ez dakien alemana, gazteleraz ez dakien espainola, frantsesez ez dakien frantziarra? Euskaraz ez dakien euskalduna ere ez.
EUSKALDUN: Euskaraz hitz egiten duena. Euskaraz bizi dena edo bizitzen saiatzen dena, bere jatorria, abizena edo azalaren kolorea dena delakoa izanda ere. Hala ere, euskararen jakite hutsak ez...
Kultura politikoa ez da oso garatua euskaldunon artean, zoritxarrez. Ez eta euskal abertzaleon artean ere. Horren ondorioz, sarri modu desegokian erabiltzen ditugu oinarrizko kontzeptu batzuk, eta hori egitean galtzaile ateratzen gara beti borroka ideologikoan.
Oinarrizko kontzeptu politiko batzuk bildu nahi izan ditugu gure hiztegi honetan eztabaida ideologikoetan ez korapilatzeko. Ez da gure asmoa izan tratatu politiko bat idaztea, definizio labur...
Euskal Herriko eragile euskaltzale gehienak bat datoz esatean orain arte Hego Euskal Herrian aplikatutako hizkuntza-politikek eman beharrekoa eman dutela. EAEn eta Nafarroan euskararen ezagutza pixka bat emendatu arren, erabilera behera doa (oso kezkagarria gune euskaldunenetan azken urteotan izan den beherakada). Ipar Euskal Herrian, zer esanik ez, egoera are okerragoa da. EAEko eta Nafarroako euskararen legeek 40 urte inguru dituzte,...
Lan honetan Julen Zabalok “Naziogintza berriaz” idatzitako artikuluari erantzun zabala eman nahi diogu Naziogintzatik. Zabaloren jatorrizko artikulua, hemen:
https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/naziogintza-berriaz
Hasieran Zabalok egiten dituen proposamenak ekarriko ditugu banan-banan eta, segidan, gure erantzunak gehituko ditugu:
Julen Zabalok: “Euskal estatura heltzeko bidea aldatzen ari denez, nazioa ulertzeko modua ere aldatzen ari da”
Erantzuna: Ez gaude ados baieztapen horrekin. Nazioa ulertzeko modua ez da berez aldatzen. Aspaldian...
Publikatu genuen artikuluaren lehenengo zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/euskal-herriko-demografiaren-larrialdiaz-1-zatia/
MIGRAZIO-FLUXUAK EUSKAL HERRIAN
Gizarteko desberdintasunak areagotzen ari diren mundu bidegabe honetan, migrazio-fluxuak ondorio logikoak dira. Urtero milioika pertsona herrialde aberatsetara abiatzen dira gerretatik, gosetetik edo miseriatik ihesi, eta joera hori ez da aldatuko epe laburrean. Giza tragedia izugarri horren aurrean ezin gaitezke bihozgabeak izan, eta bizitza hobe baten bila gure atea jotzen dutenekin enpatia izan...
Euskal nazioan eta bere bilakaeran eragiten duten faktoreak aztergai ditugu NAZIOGINTZAn. Euskal kontzientzia nazionala eta euskal hizkuntza, kultura eta nortasun kolektiboaren aldeko mezua sustatzen dugunez, funtsezkoa deritzogu hauek baldintzatzen dituzten parametroak identifikatzea eta aztertzea. Eta parametro horietako bat, garrantzi handikoa, demografiaren parametroa da. Honi helduko diogu, beraz, jorratuko ditugun bi artikulu hauetan.
Gurea bezalako nazio txiki baten hizkuntza, kultura, soziologia...