Home Iritzia Gogoetako gaia

Gogoetako gaia

Posible al da hizkuntza bat normalizatzea hizkuntza horretan pelikulak edo telesailak ikustea ezinezkoa denean? Fikziorik ematen ez duen telebista batek esan al dezake euskararen normalizaziorako beharrezkoak diren eremu formal eta informal guztiak jorratzen dituela? Hots, telebista osoa dela? Gabezia handiak antzematen ditugu guk ETB-1eko programazioan. Urtez urte nabarmen areagotzen ari diren gabeziak. Izan ere, eta Joxe Manuel Odriozolaren terminologia erabiliz,...
Euskal Herria, Nazio bezala, gaixorik dago. Desnazionalizazio-prozesu bortitza ari da sufritzen azken urteotan , gure ustez, kontzientzia nazionala asko ahuldu delako. Abertzaletasunak, orokorrean, ez du jakin gaitz hori     zuzen diagnostikatzen, eta horren ondorioz, gaitzaren sintomak gero eta agerikoagoak dira: mundu globalizatu honetan gure identitate kolektiboa galtzen ari da, eta, okerragoa dena, gero eta espainiarragoak/frantsesagoak gara. Gaitzaren sintomak begi-bistakoak dira, edozein...
Hasier Arraizek idatzitako artikuluak, Euskara-desleialtasunak: euskara erdigunean (Berria 2019/07/20) delakoak hainbat erantzun jaso ditu (Pako Sudupe, Xabier Muguruza…) eta Naziogintzak ere bere iritzia eman nahi du. Bere artikuluan Arraizek hainbat ideia aipatzen badu ere guk identitateari buruz esaten duenari erreparatuko diogu idatzi honetan, nahiz eta “desleial” hitzaren erabilera guretzat desegokia izan. Ona eta osasuntsua iruditzen zaigu Arraizek bere alderdiak egindako...
“Euskadiko Orkestrak Euskal Orkestra Nazionala izan behar zuen, bokazio horrekin sortu baikenuen. Tamalez, amore eman genuen izenean” Carlos Garaikoetxea lehendakariak. Euskal Herria estaturik gabeko Europako Nazioa da, gaur egun Europan ezagutzen den herri zaharrenaren kulturaren gainean eraikitako Nazioa. Euskal herritarren sentimendu nazionala aspalditik errotutako sentimendua da; Aita Larramendiren testuetan sentimendu nazionala eta, are gehiago, Euskal Errepublika sortzeko proposamena dago: Pirinioetako Probintzia...
Eusko Legebiltzarreko talde politikoak eztabaidatzen hasi dira dagoeneko EAErako Estatus Politiko Berria, duela 40 urte indarrean sartu zen eta oraindik bete gabe dagoen Gernikako Estatutua eguneratu eta osatu behar duena (EAEko hiru herrialdeen lurraldetasunari begiratuta, guk, Araba Trebiñu barne duela ulertzen dugu eta Bizkaia Villaverde Turtzioz barne duela; gure iritziz, Estatus Politiko Berriak utzi ezinezko helburutzat behar du hori)....
    Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz. Agurainen kokapen geografiko eta historikoa. Agurain Arabako Lautadaren ekialdean dagoen herria da. Gaur egun 5.000 biztanle inguru dauzka eta populazio euskalduna % 30 ingurukoa da, gehien bat jende gaztea. Aguraingo gazteleratze-prozesua 1256. urtean hasi zen. Gaztelako Alfontso X.ak orduko Hagurahin izena kendu (San Millan de la Cogolla delako monasterioko XI. mendeko dokumentu batean hala agertzen da)...