BERRIA egunkarian idatzitako artikulu batean (“Deriba erreakzionarioa geldiarazi”, 2024-10-17an) (https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/deriba-erreakzionarioa-geldiarazi_2132090_102.htmll) Andoni Olariaga filosofoak migrazioaren eta kolonialismoaren arteko harremanaz jardun zuen. Bertan, besteak beste, hau aipatzen zuen: “Iparralde globalean bizi garen herri eta pertsona garen aldetik, Hego globalaren esplotazioan oinarritutako bizi-eredu batean oinarritzen garela jakitun, migrazioaren gaiari modu emantzipatzailean erantzuteko erantzukizuna dugu”.
Bat gatoz Olariagarekin eskuin muturrak migrazioarekiko duen jarrera salatzeko....
“Matxinada Ozeano Bareko kolonietan” ere izan liteke Editorial honen izenburua. Izan ere, izenburu horrek ondo islatuko luke zein den Kaledonia Berrian (Kanaky, bertako hizkuntzan), 1853tik frantziar kolonia den horretan, azken hilabeteotan nagusitu den giroa. Bertako biztanleria autoktonoak (kanakak), gehienbat independentziaren aldekoa denak, Frantziako politika inperialistarekin nazkatuta dagoela argi erakutsi du, eta uhartediko herrietan protesta handiak burutzen ari da azken...
Gure Iritzia
ALDERDI ABERTZALEEI ESKAERA ZEHATZA (SINPLEA, ESANGURATSUA, ERAGINKORRA ETA EREDUGARRIA).
Datorren agintaldirako, alderdi abertzaleei eskaera zehatza egin nahi diegu: Hego Euskal Herriko Legebiltzarretan beti euskaraz egiteko.
Ez dago zertan aditua izan jakiteko hizkuntza guztiek daukatela balio sinbolikoa eta balio instrumentala. Hizkuntzek gizakiak elkarrekin komunikatzeko balio dute -gureak ere bai-, eta, aldi berean, hiztunak identifikatzeko giza talde zehatz baten partaide gisa. Are gehiago, identifikazioa ezinbestekoa izaten da eta berehalakoa, norbait hizketan...
Apirilaren 21ean Trebiñu gabeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrok berriz erabaki beharko dugu EAEko Legebiltzar berriaren osaketa. Inkesta guztien arabera Legebiltzar horrek gehiengo abertzale zabala izango du (gogoratu, gaur egun eserlekuen %70 abertzalea dela). Autodeterminazioaren aldeko indar politikoak berriz nagusi izango dira ,antza, Gasteizko parlamentuan. Borondate politikoa balego, beraz, posible izango litzateke prozesu subiranista bat abian jartzea Euskal Herriko...
Joan zen abenduaren 6an ospatu zuten espainiarrek, ohi bezala, haien Konstituzioaren eguna. Euskaldunontzat, aldiz, zorigaiztoko data horrek gure menpekotasun politikoa gogorarazten digu. Gure nazioaren sektore eta gizabanako batzuek egun horretan lan egin arren, euskal langile gehienentzat abenduaren 6a zubi luze baten lehenengo jai-eguna da, parentesi ludiko baten ataria. Lan-egutegi propio baten alde ez jardutea gure espainiar asimilazioaren beste zantzu...
Etsipen-beroaldi batean Espainiako presidenteak estatuko hauteskundeak ustekabean aurreratu izanak ezustean harrapatu gaitu. Eta hauteskunde horien aurrean genituen zalantzak lehenbailehen argitzera behartu ere bai. Nahiz eta Naziogintza Taldean Espainiako hauteskundeen aurrean hartu beharreko jarreraz gogoeta bat abiatuta izan, Sanchezen ustekabeko erabakiak gure hausnarketaren emaitza aurreratzera bultzatu gaitu, ezinbestean.
Zentzurik ba al du parlamentu arrotz batean parte hartzeak? Hori egiterakoan ez al...
Nazioen emantzipazio-prozesuak luzeak eta gorabeheratsuak izan ohi dira. Eta horietako batzuk, baita dramatikoak eta odoltsuak ere, zoritxarrez. Azken 40 urteotan Europan sortu diren estatu berrien sorrerei so egiten badiegu, ohartuko gara nazio batzuek gatazka luzerik gabe haien autodeterminazioa gauzatu dutela (Estonia, Letonia, Montenegro…), beste batzuetan prozesu hori askoz liskartsuagoa izan den bitartean (Kroazia, Kosovo, Georgia…). Nolanahi ere, nazio-askapeneko prozesu...
Linguizidio eta kolonizazio luze baten ondorioz Euskal Herriko nortasun nazionala nabarmen ahuldu da azken 150 urteotan, eta asimilazioaren malda bortitzean irristatzen ari gara harrezkero. Oso bestelakoa zen gure egoera 1843an, Victor Hugo idazle frantziarrak bisitatu gintuenean: “Baina Espainian ote naiz? Ozta izan liteke inor espainiarra Donostian, euskaldunak dira denak. Gipuzkoa da hau, foruen herri zaharra, euskal probintzia libre zaharrak....
Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere hiztun guztiak elkarrekin ikusi, Nazio bakar batean bildurik, aske eta beste hizkuntza eta nazioen menpekotasunetik at? Zergatik egon behar dute Espainiako hiru...
“Hasieran nazionalistak omen ginen. Gero, nazionalismoa itsusia zela eta, abertzale bihurtu ginen. Orain, abertzaletasuna ere aski polita ez eta independentista ez-nazionalista, ez-abertzalea izan behar omen da…..Beti erretiran.”
Joxe Azurmendi, “Hizkuntza, Nazioa, Estatua”.
Zirrara handia eragin zigun duela urte batzuk euskal ezker abertzaleko buruzagi ezagun batek Eskozian esandakoak: “Ni independentista naiz, baina ez naiz abertzalea”. Orduan ez zen ohikoa halakoak entzutea, baina...