Home Iritzia

Iritzia

JAKE MAC SIACAIS "FORBAIRT FEIRSTE" Erakundearen lehendakaria. Joan den ostiralean, otsailak 16, itxaropena piztu eta zurrumurruak zabaldu ziren irlanderaren legediari buruzko legedi hitzarmen bat berehala gertatuko zelakoan. Otsailak 19an, lehen ministro britainiarra eta Taoiseach Belfastera heldu zirenean, baina, zalantzak agertu ziren. Unionistak sututa zebiltzan irlandera-hiztunen eskubideak onartzeari buruz. Asteazkenean, DUPeko buruak txio batez iragarri zuen eten egin zutela elkarrizketen fase hori. Gauza...
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU Euskaltzalea. Konkista era guztietako bortxak eta amarruak erabiliz gauzatzen den Herri baten azpiratzea da. Konkistaren helburua militarren estrategia-kontua izan daiteke, baina, orokorrean, konkistatzaileek menperatutako herriaren lurra, abere, gauza, ondare eta pertsonen jabetza bereganatzea bilatzen dute. Armen bidez konkista burutu eta gero kolonizazioa dator; hau da, indartsuen menderakuntza behin betikotzeko, herri bat dituen hizkuntzaz, kulturaz, balioez eta...
PAKO SUDUPE. Berria egunkarian, urtarrilaren 13an, argitaraturiko erreportajeak mugitu nau hau idaztera. Ez nuen autokritikarik espero Ardanza eta Aulestiagandik eta hala izan da, harro daude hura sinatu eta bultzatu izanaz. Hogeita hamar urteotan aldaketa politiko franko gertatu da, eta batez ere Katalunian, 2010etik hona gertatu den, eta egun gertatzen ari denari begira jarrita, 155. artikuluaren aplikazioaren aurrekari gisa ikusten dut...
    Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz. Agurainen kokapen geografiko eta historikoa. Agurain Arabako Lautadaren ekialdean dagoen herria da. Gaur egun 5.000 biztanle inguru dauzka eta populazio euskalduna % 30 ingurukoa da, gehien bat jende gaztea. Aguraingo gazteleratze-prozesua 1256. urtean hasi zen. Gaztelako Alfontso X.ak orduko Hagurahin izena kendu (San Millan de la Cogolla delako monasterioko XI. mendeko dokumentu batean hala agertzen da)...
  JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU Euskaltzalea. Marxista tradizionalek beti ikusi dute kolonialismoa arazo ekonomiko legez. Kolonizatuen hizkuntza, kultura, emozioak eta menpekotasunak eragindako etsipen, egonezin, abaildura eta arazo psikologikoak, aldiz, axolagabetuak izan dira, orokorrean. Adibide bat jartzearren, duela hogeita hamar bat urte, Hong Kong Erresuma Batuaren kolonia zen garaian, eztabaida sortu zen Euskal Herrian pairatzen genuen menpekotasun egoeraz. Zehazki, eztabaidaren ardatza hau...
  Ezjakintasun handia dago Europan (baita Euskal Herrian ere) gure kontinentearen estaturik gabeko nazioez. Gure irakurleek dakitenez, arlo horri garrantzi berezia ematen dio NAZIOGINTZAk, euskaldunon artean (baita abertzaleon artean ere) gurea bezalako nazioen egoera (Gales, Korsika, Flandria, Katalunia, Galizia, Eskozia, Faroe Uharteak, Hego Tirol,…) oso ezezaguna zaigulako. Herrien Europan sinesten dugunez, ezinbestekoa deritzogu nazio bidelagun horiekin harremanak garatzea, funtsean haien...