Home Iritzia

Iritzia

DERWICH M. FERHO. Bruselako Institutu Kurduko presidentea. Derwich M. Ferho Bruselako Institutu Kurduko presidentea da, giza zein Herri-eskubideen mugimenduarena. Derwich 1961ean jaio zen, Turkiaren mendeko herri txiki batean, Midyat-etik gertu. 17 urterekin bere jaioterria utzi behar izan zuen. Turkiako militarrek bost kurdu herrikide erail ondoren berak antolatutako protesta izan zen ihesaren arrazoia. 1977ko otsailean Bruselara iritsi zen. 1978an, bera bezalako beste...
Berrogeita hamar urte bete ditu RTVEko TeleNorte saioak. Frankismo garaian jaioa, euskarak errepresio latza pairatzen zuenean, harrezkero bere hizkuntza-portaera gutxi aldatu du telebistako saio horrek: euskararen bazterketa begi-bistakoa da, ia 1971koaren antzekoa, eduki guztien %6 soilik emititzen baitu gure hizkuntzan. Euskaldunontzat bitxia eta iraingarria da ikustea, enpresa publiko berak (RTVE-k) irizpide desberdinak jarraitzen dituela lurraldearen arabera: esaterako, Kataluniako lurralde-deskonexioetan (hainbat...
Publikatu genuen artikuluaren 1. zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/euskal-eskola-nazionalaz-1-zatia/ EREDU PUBLIKO/PRIBATUA: EZTABAIDA ANTZUA: Eztabaida sutsuak pizten dira tarteka Hego Euskal Herrian irakaskuntza publiko/pribatu dikotomiaren inguruan, zeinetan sistema publikoaren aldekoek kritika garratzak jaurtitzen dituzten, bereziki, ikastolen aurka. NAZIOGINTZAren ikuspuntua, gai honetaz, argia da: gure ustez, burujabetza ez duen gurea bezalako nazio batean eztabaida horrek ez du zentzurik, ez bada menpekotasun-egoera (kolonizazioa) ezkutatzea. Publiko/pribatu dikotomia burujabetza...
NAZIOGINTZAn Euskal Herriari egindako erasoak, maila linguistikoan, kulturalean edo nazionalean, ozen salatzen ditugu gure bitartekoen bidez, tartean webgune honen bidez. Gugana iristen diren testigantzak jaso eta zuei jakinarazten dizkizuegu, uste dugulako gertaera tamalgarri horien ezagutza funtsezkoa dela kontzientziak astintzeko eta salaketa publikoa egiteko. Amaia (fikziozko izena da, anonimotasuna gorde nahi duelako) aholkulari pedagogikoa da euskal hizkuntza eta kultura arloan, Ipar...
Hezkuntza-sistema propio bat izatea eta edukien curriculuma ezartzeko autonomia osoa edukitzea komunitate nazional subiranoen ikur bereizgarria da. Eta edozein mugimendu politiko independentistaren helburu nagusienetako bat ere izan behar du. Dudarik ez dago eskolaren bidez estatuek beren ikasleen garapen pertsonala eta etorkizuneko trebakuntza profesionala ez ezik, naziokidetasun sentimendua garatzea ere bilatzen dutela. Eta hori edonon gertatzen da, hemen, Espainian, Suedian...
Publikatu genuen artikuluaren 1. zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/manifestu-nazionalista-ulises-moulinesen-idazlanaren-laburpena-1-zatia/ Laugarren atala: Etnia eta nazioa. Atal hau gauzatzeko Moulinesek D. Levinsonen definizio bat hartzen du abiapuntutzat: “Nazio terminoak… erreferentzia egiten dio talde etniko bati… ekintza politikoa egiteko antolatu eta mobilizatu denari… Talde etniko bat talde bat da, eta kideek hizkuntza, erlijio, kultura, historia edo arrazan oinarritutako identitatearen eta elkartasunaren sentimendua partekatzen dute” (74. or.). (D....
Artikulu honen erreferentziazko argitalpena: Manifestu nazionalista (are separatista ere esango nioke, estutuz gero). Txalaparta arg., 2008. Itzultzailea: Xalbador Garmendia.   C. Ulises Moulines (Caracas, 1946) Logika eta Zientziaren Filosofian berezitutako pentsalaria da. Fisika eta Filosofiako ikasketak Bartzelonan egin zituen eta Filosofian Doktoretza Municheko Unibertsitatean eskuratu zuen (1975). Municheko Unibertsitateko Filosofia, Logika eta Zientziaren Teoriaren Institutuko zuzendaria da. Manifestu nazionalista liburuaren argitalpenaren...
Publikatu genuen artikuluaren 1. zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/autodeterminazioa-nazio-guztien-eskubide-unibertsala-1-zatia/ HAGAKO NAZIOARTEKO JUSTIZIA AUZITEGIAREN EPAIA (2010ean): 2008an Kosovok aldebakarreko independentziaren aldarrikapena egin zuen. Serbiak nazioarteko auzitegietara eraman zuen auzia, eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak epai historiko bat eman zuen, 2010ean. “Nazioarteko zuzenbideak ez du debeku zehatzik independentzia-adierazpenei dagokienez. Horrenbestez, Kosovoren 2008ko independentzia-aldarrikapenak ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen” Hots, nazioarteko zuzenbidean ez dago inongo legerik aldebakarreko independentzia debekatzen...