Home Iritzia

Iritzia

AUTODETERMINAZIOA NAZIOARTEKO ORDENAMENDU JURIDIKOAN Nazio Batuen Erakundeak autodeterminazioaz eman dituen ebazpen nagusiei buruz iritzi kontrajarriak irakurtzen ditugu askotan. Hori dela eta, iritzi ezberdin horien atzean egon daitezkeen arrazoiak aztertu ditugu lan honetan eta, hasteko, Nazio Batuen Erakundeak autodeterminazioaz plazaratu dituen dokumentuak sarritan oso koherenteak ez direla ohartuko gara. Esaterako, egia da testu batzuetan NBEk autodeterminazio-eskubidea koloniei dagokiela esaten duela, baina...
ANDONI SARRIEGI ESKISABEL. Goiberriren 397. zk.an (2020-11-20koan), JAKITETIK KALEAN EGITERA erreportajea argitaratu zen Goierriko herriz herriko euskara-ezagutzen datuekin eta herri batzuetako erabilera-neurriekin. Jakitearen eta erabiltzearen inguruan gauza asko esan eta idazten da baina oso gutxi eta oso urri funtsezkorik eta hori azaldu nahi nuke nire herriko datuak, Beasaingoak, hartuta. Beste herri guztietako datuekin ere antzeko azterketak egin litezke banaka-banaka eta...
EDURNE ALEGRIA AIERDI. Izenburua irakurri ahala liburuaren kutsua edo tonua mingots bezain zorrotza izango dela ohartzen gara, Koldo Izagirreren ohiko estilo berezian. Baina kasu honetan, helburu zehatz bat dauka: euskararen egoera soziolinguistikoa azaltzea historian zehar gaurdaino (liburua 2010ean idatzia da, halere ez du gaurkotasunik galdu). Bide batez, hizkuntzei buruz ditugun uste eta aurreiritzi ustelak uxatuz, gure mintzaira dagokion tokian ezartzen...
Euskararen politizatze/ez-politizatze eztabaida-gaia Naziogintza taldearen kezka izan da bere sorreratik. Asko eztabaidatu eta idatzi dugu horretaz, baina orain -artikulu honen bidez- zuzenean gaiari heltzea erabaki dugu. Hasteko, “politizatze” kontzeptua argitu nahi dugu. Argi utzi nahi dugu politizatze hitza zentzu nazionalean erabiltzen dugula eta ez dugu nahi, inolaz ere ez, ezker/eskuin lehia politikoan parte hartzen duten eragileen artean geure burua sartzea...
Euskaraldiaren aurtengo edizioa ezberdina izango da, dena desberdina baita aurten birus malapartatuaren ondorioz, eta, zer esanik ez, jendaurrean eta belarriprest eta ahobizien arteko jokoan oinarritzen den praktika batez ari garenez gero. Prestalanak ondo doazela ematen du. Zorterik onena opa diogu hamabost eguneko hizkuntza-praktikari, eta elkartasun euskaltzalea eskaintzen diegu antolatzaile, bultzatzaile eta parte-hartzaileei. Hori esanda, gatozen ekimen honek albo-kalterik izan dezakeen...
MIKEL GALLAIZTEGI Irakaslea. Azken boladan ahots batzuek EAEko Hezkuntza-ereduari buruzko beren iritzia eman dute, eta D ereduaren mugak eta gabeziak agerian jarri dituzte, ikasle askok euskararen gutxieneko hizkuntza-gaitasuna lortzen ez dutelako. Baina eredu hori indartu beharrean, ahots horiek hizkuntza-helburuak leuntzea iradokitzen dute, hizkuntza-porrot hori arintzeko. Horren aurrean, Mikel Gallaiztegiren ikuspuntua (eta baita NAZIOGINTZArena ere) guztiz kontrakoa da: euskarazko murgiltze-eredua orokortu eta...
EAEko hauteskundeak igaro dira eta atsekabe handiz egiaztatu ahal izan dugu alderdi politiko abertzaleek agenda nazionala (euskara, autodeterminazioa, lurraldetasuna…) berriro ere baztertu egin dutela kanpainan zehar. Beste batzuk izan dira lehentasunak, eta gure eskaera (ikus hemen: http://www.naziogintza.eus/editoriala-eae-ko-hauteskundeak-naziogintzaren-eskaerak-eta-proposamenak/) ez dute aintzakotzat hartu: Sevillan edo Albaceten aipagai diren gai eta lelo berdinak erabili dituzte hauteskunde-kanpaina horretan. Zinez penagarria. Hautestontziek ez dute ezustekorik...