JOSE INAZIO LOPEZ DE LUZURIAGA
Musikologoa. Donostiako kontserbatorioko irakasle jubilatua.
Iruñeko proposamena
2020ko abuztuaren 12an, Iruñean, laurogei bat musikarik Euskal Herri osoko ereserkia Gernikako arbola izan behar lukeela aldarrikatu zuten Julian Gaiarreri egindako monumentuaren aurrean. Berrian jasotzen denez, “nahi dugu berreskuratu gure betikoa izan den kanta, Euskal Herriko ereserkia, 157 urte dituen kanta. Ea politikak batu ez duena musikak eta kulturak batzen...
JOSU ALBERO.
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea.
Hizkuntza baten indarra aztertzeko soziolinguistek indize bat aintzakotzat hartzen dute usu: Calvet barometroa. Barometro horrek hizkuntza baten osasuna neurtzen du hainbat parametroren bitartez: hiztunen kopurua, ofizialtasuna, hizkuntza horrek hezkuntza munduan duen pisua, hizkuntza horretan argitarazten diren liburuen kopurua, bere hiztunen ugalkortasun-tasa.… eta wikipedian duen artikuluen kopurua, besteak beste. Zer esanik ez dago barometro horretan ingelesa...
Trebiñu gabeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira datorren uztailaren 12an. Eta hautestontziekin hitzordu garrantzitsu hori aintzakotzat hartuz, tribuna honetatik ezinbestekotzat jotzen ditugun eskaerak egin nahi dizkiegu euskal alderdi abertzaleei.
Lehenengo eskaera, eta garrantzitsuena, hauteskunde-kanpaina honetan agenda nazionala kontuan hartzea (euskara, autodeterminazioa, lurraldetasuna, kirol-selekzio nazionalak, demografia, …). Guk ez dugu gutxiesten bestelako gai sozialen garrantzia, inondik inora ere...
LUKEN ETXABE.
Euskaldunok independentziaz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaigun lehenengo nazioa sarritan Irlanda da. Antzeko ezaugarriak izan ditugulako nolabait: bietan hizkuntza gutxitua, bere lurraldea bitan banatuta, talde armatu bat…, eta abar. Baina, Irlanda al dugu adibide garbiena gure nortasuna edo nazioa bermatzeko? Hau da artikulu honetan aztertuko duguna.
Ia 100 urte dira Irlandako hegoaldeak independentzia lortu zuela Britainia Handitik, 1921eko...
ERIC ROULET
Okzitanierazko irakaslea.
Europako estaturik gabeko naziorik handiena da Okzitania, Atlantikotik Mediterraneoraino zabaltzen dena, eta frantziar estatuaren hegoalde osoa hartzeaz gain Italiako zati bat (“Valadas”) eta Espainiako beste bat (Aran) ere badituena.
Okzitaniar lurralde guztien arteko lotura nagusia hizkuntza da. Okzitaniak batasun politikoa inoiz ez izan arren, hizkuntzak nortasun komunaren sentimendua eman die Okzitaniako eskualde ezberdinei, eta baita izena bera Nazioari...
Soziolinguistika Klusterraren web-orrian zera irakur daiteke: “Soziolinguistika Klusterraren xedea: soziolinguistika arloko I+G+Bko erreferentziazko agente izan nahi du, euskararen berreskurapen eta normalizazio prozesuan eragile papera hartuz”. Beraz, badirudi euskara berreskuratu eta normalizatu beharrean dagoela, hots, bere egoera ez dela behar bezain osasuntsua eta galtzeko arriskuan dagoela. Alta, 15 urte bete berri dituen Kluster honetako soziolinguistek berreskuratze- eta normalizatze helburu horretara...
Datorren apirilaren 12an Aberri Egun oso berezia biziko dugu euskaldunok. Lehenengo aldiz urte luzeetan, ez dugu kalean ospatuko Euskal Herriko Jaiegun Nazionala. Francoren erregimen etnozidak lortu ez zuena, Aberri Eguna ezabatzea (diktadura garaian euskal herritar abertzaleak –zigor handiak jasoz- kalera irteten baitziren, kikildu gabe) koronabirus malapartatuak lortu du. Ipar zein Hego Euskal Herrian, derrigorrezko etxeratzeak (guztiz beharrezkoak) manifestazio eta...
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU
Konkista kolonizazioaren abiapuntua da; hau da, konkista da Herri batek duen hizkuntzaz, kulturaz, balioez eta unibertsoarekiko duen ikuspegiaz desjabetzeko prozesuaren hastapena. Kolonizazio egoera pairatzen duen Herria, baina, ez da gelditzen hizkuntza, kultura eta baliorik gabe; izan ere, alderdi horiek guztiak metropoliaren hizkuntzak, kulturak eta balioek ordezkatzen dituzte; beraz, konkista ekintzari mendeko herriaren ordezkatze kulturalak darraio....
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑUK konkistaren prozesuak eta horiek Euskal Herrian burutu diren moduak aztertzen ditu artikulu honetan, eta hasteko konkistaren definizioa ematen du:
Konkista, era guztietako indarkeriak, engainuak eta amarruak erabiliz gauzatzen den Herri baten azpiratze-ekintza da: talde indartsu batek Herri baten kontra egin dezakeen ekintza kriminalena, gizateriaren kontrako atentatua.
Konkistaren moduak:
Konkista ez da kasu guztietan era berean gauzatzen den ekintza;...