HEGO TIROL: BOZENGO ALKATEAREN AURREKO PROTESTA

Süd-Tiroler Freiheit (Hego Tiroleko Askatasuna) alderdi tiroldar abertzaleak antolatuta, Bozengo alkate italieradunari, Renzo Caramaschi-ri, Benito Mussolini diktadore faxistaren estatua bat eman nahi izan zion alderdi tiroldarraren ordezkari batek, alkateak eta bere taldeak hartutako erabakiaren aurka protestatzeko. Italianismoaren aldeko politikari horiek erabaki zuten Bozengo toponimia alemanaren gainean Mussolinik jarritako izen italiarrak mantentzea, alemanezko jatorrizko izenak berreskuratu beharrean.

Beheko bideoan alkatearen jarrera zakarra ikus daiteke, italieraz “Lotsagabe” eta “Pailazoak” esanez, aktibista abertzaleak eman nahi dion estatua puskatuz.

Hego Tirol Italiaren menpeko lurralde aleman hiztuna da. Benito Mussolini diktadore faxista kolonoen bidez herrialdea italiartzen saiatu zen. Gobernu autonomoa dauka eta alderdi abertzale tiroldarrak nagusi dira bertako Parlamentuan.